Defentsa Ministerioa (Errusia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Errusiako Federazioaren Defentsa Ministerioa
Datuak
Izen ofiziala
Министерство обороны Российской Федерации
Motadefentsa ministerioa, federal ministry in Russia (en) Itzuli eta pertsona juridikoa
HerrialdeaErrusia
Jarduera
Honen parteErrusiako Federazioko Gobernua
Agintea
LehendakariaSergei Xoigu
Egoitza nagusi
JabeaErrusiako Federazioko Gobernua
Ekonomia
Aurrekontua46.000.000.000 $
Historia
Sorrera1802ko irailaren 20a (juliotar egutegia)
1992ko martxoaren 16a
Ordezkatzen duDefentsa Ministerioa (Sobietar Batasuna)
AurrekoakDefentsa Ministerioa (Sobietar Batasuna)
webgune ofiziala
Facebook: 1492252324350852 Twitter: mod_russia Instagram: mil_ru Telegram: mod_russia VK: mil Flickr: mod_russia Edit the value on Wikidata

Errusiako Federazioaren Defentsa Ministerioa (errusieraz: Министерство обороны Российской Федерации edo Минобороны России), MO, Minoboron edo MO РФ bezala ere ezaguna, Errusiako Indar Armatuen gobernu-gorputza da.

Errusiako Presidentea Errusiako Federazioko Indar Armatuen komandanteburua da; ondorioz, Ministerioaren jarduera oro zuzentzen du. Bestalde, Defentsa Ministroak Indar Armatuen gaineko agintari administratibo eta operatiboa da, egunez eguneko jardueratan. Indar Armatuen Estatu Nagusiak Presidentearen eta Defentsa Ministroaren jarraibideak eta aginduak betearazten ditu.

Ministerioaren eraikin nagusia, 1940ko hamarkadan eraikia, Arbat kaletik gertu kokaturiko Arbatskaya plazan dago. Ministerioaren beste eraikin batzuk Moskuko hiri osoan zehar daude banaturik. Ministerioaren Indar Armatuen kudeaketaz eta ikuskapenaz arduratzen den organo gorena Defentsa Kudeatzeko Zentro Nazionala da, Frunzenskaya Dikean kokatua eta Indar Armatuen agintea zentralizatzearen arduraduna.

Egungo defentsa-ministroa Sergei Xoigu da, armadako jenerala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]