Demokrazia organiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Demokrazia organikoa Espainian 1942an ezarritako sistema politikoa izan zen, non herri ordezkaritza ez zuten sufragio unibertsalaren bitartez egiten. Printzipio liberalak, parlamentarismo eta alderdi politikoak errefusatzen zituen.[1]

Korporatibismoarekin batera, faxismoaren oinarri ideologikoetako bat izan zen. Oinarriak estoikoetan eta Johannes Althusiusen ideietan izanda,[2] bere teorikoen ustez erabaki publikoak hartzeko ordezkaritzako demokrazia ez zen sistema zuzena. Demokrazia organikoetan, gizabanakoaren eskubideak erakunde tradizionaletan hartutako erabakien baldintzapean jartzen zituzten: familia, udalerria, sindikatu bertikala, klero eta alderdi bakarra.

Salazarrek antzeko sistema ezarri zuen Portugalen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Lojendio, Ignacio María de. (1942). Régimen político del Estado español. Bartzelona: Bosch.
  2. (Gaztelaniaz) Fernández de la Mora, Gonzalo. (1991). «El Organismo de Althusio» Revista de Estudios Políticos.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]