Denboraren makina (Herbert George Wellsen eleberria)
| Denboraren makina | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Herbert George Wells |
| Sorrera-urtea | 1895 |
| Argitaratze-data | 1895 |
| Izenburua | The Time Machine |
| Jatorrizko herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
| Ekoizpen lekua | Londres |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | time-travel fiction (en) |
| Hizkuntza | ingelesa |
| Zatiak | 5 |
| Egile-eskubideak | jabari publiko eta jabari publiko |
| Deskribapena | |
| Honen eragina jaso du | The Coming Race (en) |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | Richmond eta White Sphinx (en) |
ikusi
| |
| Argumentu nagusia | denbora bidaia |
| Historia | |
| Jasotako sariak | |
Denboraren makina (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Time Machine) Herbert George Wells ingelesak idatzitako zientzia-fikziozko eleberri bat da. Lehenbizikoz, 1895ean William Heinemannek argitaratu zuen. Hamasei kapituluz eta amaierako epilogo batez osatuta dago.
Itxura batez zientzia-fikziozko eleberria den honen sustraian XIX. mendearen amaieraldean gizartea hartzen ari zen norabidearen kritika bat dago: Hondamendiaren ondorengo gizateriaren etorkizun desatsegin bat egiten da, etorkizun honetan, bi arraza mota daude, eloitarrak eta morlockarrak, lehenak eguzkipean bizi, itxura osasuntsu eta begetarianoak izan baina izaera eroso eta inozoa dute, bigarrenak lurpean bizi, itxura beldurgarria eta haragijaleak izan, eta izaera ankerra dute.
Halere, amaieraldera idazleak gizateriaren etorkizun beltz horretaz gain nolabaiteko itxaropen izpi batzuk ere irudikatzen ditu.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendearen amaiera, Ingalaterra. Zientzialari batek laugarren dimentsioaren teorian oinarrituz denboran barna atzera-aurrera bidaiatzeko gailu bat asmatu berri du. Gailua bere adiskideei erakusteko asmoz haiekin bere etxean hitzordua egin du.
Lagunak bere etxera joan baina bertan inor ez dagoela ohartuko dira. Denbora batez itxaroten egon ondoren, azkenean zientzialaria itxura guztiz trauskilaz datorrela ikusiko dute. Gonbidatu guztien harridurarako denboran barna nola bidaiatu duen azalduko die: gizateriaren etorkizuna zein izango den jakin asmoz 802.701. urtea arte bidaiatu du...
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Time Machine (1960ko filma)
- The Time Machine (1978ko filma)
- The Time Machine (2002ko filma)