Edukira joan

Denkyira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Denkyira
c.1500 – c.1701
Denkyira bere eskualdean
Geografia
HiriburuaDunkwa-on-Offin
Kultura
Hizkuntza(k)Twi
ErlijioaArbasoen gurtza
Historia
Aurrekoa
Bono estatua
Ondorengoa
Ashanti Inperioa

Denkyira edo Denkyera akan herriaren nazio boteretsu bat izan zen, gaur egun Ghana denean 1620ko hamarkada baino lehen existitu zena. Akan guztiek bezala, nazio honek Bonoko Erresuman izan zuen jatorria. 1620 baino lehen, Denkyirak Agona zuen izena. Denkyirako gobernariak denkyirahene titulua zuen eta hiriburua Jukwaa hirian zuen. Lehen Denkyirahena Mumunumfi izan zen.[1]

Ondoren, Denkyirako hiriburua Abankesesesora lekualdatu zen.[2] Denkyira estatuko hiriburua Dunkwa-on-Offin da gaur egun. Denkyirak urrezko ekoizpenaren eta Europarekiko merkataritzaren bidez bereganatu zuen bere boterea.

1690eko hamarkadan, hainbat gerra gertatu ziren Denkyiraren eta Asen eta Twifo-Heman estatuen artean. Borroka horien arrazoia kostalderako merkataritza-bideak eta Fante Estatuarekiko eta europarrekiko merkataritza zabalik mantentzea izan zen.[3]

Denkyirak, Fante estatuekin batera, europarrekiko merkataritza menperatzen zuen mendebaldeko Ghanan; Akwamuk, berriz, europarrekiko merkataritza menperatzen zuen ekialdeko Ghanan.

Denkyira estatuak inguruko estatuak menperatzen zituen, Fante, Akwamu edo Akyemek kontrolatzen ez zituztenak.[4] Ashantiak, Denkyirako Erresumaren meneko eta zergapekoak izan ziren 1701 arte, Okomfo Anokyeren laguntzarekin, ashantiek Denkyira Feyiaseko guduan garaitu zutenean, eta Denkyira, Ashanti Inperioko zerga-estatu bihurtu zenean.[5] Ekintza hau Ntim Gyakarik gidatu zuen, orduko denkyirahenek.

1868an, Denkyira Fante Konfederazioan sartu zen, Fante Batasun boteretsuarekin lerrokatzeko. Fante Konfederazioa ere garai hartan britainiarrekin aliatu zen. Ashanti Inperioa ere herbeheretarren aliatua zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Shmuel Noah Eisenstadt; Michel Abitbol; Naomi Chazan. (1988). The Early State in African Perspective: Culture, Power and Division of Labor. Brill Academic Publishers ISBN 90-04-08355-3..
  2. McCaskie, T. C. "Denkyira in the Making of Asante" in Journal of African History Vol 48 (2007) no. 1, p. 1
  3. McCaskie. "Denkyira". p. 1.
  4. (Ingelesez) Akan Laws and Customs. Taylor & Francis.
  5. (Ingelesez) Dickson, Kwamina B.. (1969). A Historical Geography of Ghana. CUP Archive ISBN 9780521071024..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]