Ashanti (etnia)
Itxura
Mota | etnia eta ethnic minority group (en) |
---|---|
Biztanleria (osoa) | 2.800.000 |
Hizkuntza | twi |
Erlijioa | katolizismo, Protestantismo, islam eta judaismo |
Geografia | |
Estatua | Ghana |
Ashanti —edo asante— mendebaldeko Afrikako etnia da. Ghanako Ashanti eskualdean, bizi dira, bai eta Boli Kostan ere. Nekazari herria da, teknologia aski aurreratua duena. 1701–1896. urteen bitartean Ashanti Inperioa eratu zuten. Famatua da ashantien artea, Ashagiko meatzetan lortzen zuten urrearen pisua neurtzeko egiten zituzten letoizko tresnak batez ere. XVIII. mendearen ingurukoak dira aurkitu diren pisuak, irudi ederrez hornituak. Urrea eta zura ere lantzen zituzten, baina material horiekin egindako lanak ez dira hain garrantzitsuak. Zazpi milioi lagun inguru dira gaur egun. Twi hizkuntzan mintzo dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |