Denonartean Argitaletxea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Denonartean argitaletxea 2008an sortu zen, eta Berriozarren (Nafarroa) du egoitza. Euskarazko testuak argitaratzen ditu, bai sorkuntzaz euskarazkoak direnak bai eta euskararako itzulpenak ere. Gaur egun, Cénlit-ekin elkartuta daude. 1976tik testu liburu eta liburu teknikoak (gaztelaniaz gehienbat) argitaratu izan dituen argitaletxea da Cénlit.

Denonartean argitaletxearen helburua liburu munduan sortutako genero eta formatu berriei eta euskal sortzaileei aukera ematea da. Gainera, munduan egindako liburuak eta nazioarte mailan ospea lortu duten egileak euskarara ekartzen dituzte, hala nola, album ilustratuak, eleberri grafikoak, kartoizko liburuak… Horretarako, ahalik eta irakurle-kopuru handienarengana hel daitezkeen literatur proposamen eta edukiak aukeratzen ari dira. Euren ibilbidean zehar, arlo askotako profesionalak bildu dira: itzulpengintza, diseinua, argazkigintza

Gaur egun, bi lankidek osatzen dute Denonartean argitaletxea. Urtero hogei bat liburu argitaratzen dituzte eta, horietatik, hiru edo lau itzulpenak izan ohi dira.

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bazein behin…

Udazkeneko jolasak

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Non zaude, Ilargi? (E: Émile Jadoul; I: Inma Errea)

Enara ttipia (E: Mikel Mendibil Ainzua)

Tip tapa tip ilunabarrean (E: Miren Agur Meabe)

Ur: euriaren liburua (Juan Kruz Igerabide)

Itsasoa maleta batean (Yurre Ugarte)

Gazte Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbat lur behar ditu gizon batek? (E: Lev Tolstói; I: Mikel Vilches)

Maitasunezko oihua, munduaren erdian (E: Kyoichi Katayama; I: Keiko Suzuki eta Imma Errea)

Haren zati bat (Josu Penades)

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomialari harrituen manifestua (E: Philippe Askenazy, Th. Coutrot, André Orléan, Henri Sterdyniak; I: Imma Errea)

Haserretu zaitezte! (E: Stéphane Hessel; I: Imma Errea)

Ez duzu deus ikusi Fukushiman (E: Daniel de Roulet; I: Imma Errea)

Denontzako makrobiotika (E:Egoitz Garro)

Filosofia alabari azaldua (E: Roger-Pol Droit; I: Imma Errea)

Eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondesa esku-guria (E: Miren Agus; I: Fernando Rey)

Giltzurrun harriak (E: Miren Agus; I: Fernando Rey)

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marta maitea (E: Miquel Marti i Pol; I: Joxemari Sestorian)

Poemak pluralean (E: Fernando Pessoa; I: Iñigo Roque Eguzkitza)

Komikia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaia, euskaldunak VIII. Mendean (E: Rafael Ramos, F. Navarro Villoslada)

Nafarroako historia (E: Rafael Ramos)

CHERCH’PAS À COMPRENDRE ! Ez da konprenitzen ahal gerra! (E: Begoña Durruty)

Hiztegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskolatinus

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]