Deskarga ibaia (Deba)

Koordenatuak: 43°06′10″N 2°23′15″W / 43.10266559°N 2.38748317°W / 43.10266559; -2.38748317
Wikipedia, Entziklopedia askea
Deskarga ibaia (Deba)
Motaibai
Geografia
Map
Koordenatuak43°06′10″N 2°23′15″W / 43.10266559°N 2.38748317°W / 43.10266559; -2.38748317
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Hidrografia
Arro hidrografikoaDeba ibaiaren arroa
Bokalea
()
Deba (ibaia)

Deskarga erreka Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen erreka da, Antzuolan sortu eta Bergaran, hegoaldetik datorren Deba ibaiarekin bat egiten duena.

Basalde auzoan, ekialdetik mendebaldera norabidea eginez, Deskarga mendate inguruko hegalean sortutako errekatxoetatik (Erraztiko erreka, Elgarain eta Mutilagoengo erreka) dator, eta halaxe jaisten dira urak Basalderaino, bertan Arrola aldetik eta baita Irimo aldetik ere datozen errekekin topo egin arte. Herrigunean, berriz, Antigua eta Errekalde auzoaren bidegurutzean, Irigain errekarekin elkartzen da. Hemendik aurrera, bada, Deskarga errekak, herri gune osoa zeharkatuko du.

Deskarga errekak bere izena aldatzen du Antigua auzotik aurrera; hau da, Deskargako erreka eta Arrola aldetik datorren Igirain errekek bat egiten dutenean. Hemendik aurrera, beraz, Antzuola erreka hartzen du izena, eta bat egiten du Bergarako San Antonio auzoan, Deba ibaiarekin.

Deskarga-Antzuola errekaren errekatxoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpimarratutako ezaugarrietatik, komeniko litzaiguke ezagutzea zeintzuk diren han eta hemen, auzoz auzo, udalerrian sortzen diren errekatxo desberdinak, bakoitzaren xehetasunak adierazten: [1][2]

IRIMOEGIBARRENA AUZOA
ERREKATXOAK EZAUGARRIAK
IPURTIKA. Udalerriaren hego ekialdean, Lakiriolan eta Arrola hegaletik datozen errekatxoek (Zabaldoerreketa, batez zere) sortzen dute Olamenditik pasatuz San Blas ermitaraino iristen den Ipurtika errekatxoa. Hemen, San Blasen, Deskargatik eta Basaldetik datozen errekek osatutako Deskarga errekarekin elkartzen da.
IGIRAIN. Hegotik iparraldera norabidearekin, Arrola-Koroso-Azaldegietan sortutako urek sortzen dute errekatxo hau. Garai batean Antzuolako ume askoren udako bainu lekua zen, bertan ur-putzu ederrak baitzeuden. Erreka honek, Antigua eta Errekalde auzoaren bidegurutzean, Antiguako errota parean duelarik, Basaldetik datorren Deskargako errekarekin bat egiten du. Antxitxardi, Zabaldoko erreka, Errekaldesoroko erreka, Agiñagaerreka… dira erreka honen “surtidore” garrantzitsuenak.
AZALDEGIETA-BASOERREKA-EZKITZA-BELASTEGI. Deitura desberdinak hartzen duen erreka honen jaiotza, Trukarriaga eta Azaldegieta inguruan kokatzen da. Ariztin bat egiten du Deskarga errekarekin. Hegotik iparraldera norabidearekin, herriko urak ere bertatik hartzen ziren garai batean.
MIXOERREKA-LOIOLAERREKA. Garai batean Mixo baserria egon zen inguruko lurren urak batuz, Burubikon elkartzen da errekatxo hau Deskarga errekarekin. Hegotik iparraldera norabidea du. Bertatik ere ekartzen ziren garai batean urak Antzuolako herrira.
KORTATXO-ORUESAGASTI. Bergarako udalerriarekin muga naturala egiten du errekatxo honek. Kortatxo sakoneko urak batuz, eta goitik beherako bidean Oruesagasti (Usasti) baserria alde batera lagaz, Ilunpen bat egiten du Antzuolatik datorren errekarekin. Hegal honetan sortzen diren gainontzeko erreken bezala, hegotik iparraldera norabidea du.
BASALDE AUZOA
ERREKATXO EZAUGARRIAK
DESKARGA Basalde auzoan, ekialdetik mendebaldera norabidea eginez, Deskarga errekaren iturria, nola ez, Deskarga mendate inguruko hegalean sortutako errekatxoetatik (Erraztiko erreka, Elgarain eta Mutilagoengo erreka) dator, eta halaxe jaisten dira urak Basalderaino, bertan Arrola aldetik eta baita Irimo aldetik ere datozen errekekin topo egin arte. Herrigunean, berriz, Antigua eta Errekalde auzoaren bidegurutzean, Irigain errekarekin elkartzen da. Hemendik aurrera, bada, Deskarga errekak, herri gune osoa zeharkatuko du, harro-harro.
BASALDE Udalerriaren ipar ekialdetik, Irimo hegaletik datozen errekatxoei esker osatzen da Basalde erreka. Hemen, hau da, Erautza baserri inguruan, bat egiten du Deskargako errekarekin. Jainkoiturri, Zuntzoerreka, Otamenditurriko erreka, Kateagaerreka, Aizperreka dira bere ur iturriak.
IRIMOEGIGOIENA AUZOA
ERREKATXO EZAUGARRIAK
ZUBITXO-ONDAMENDI. Bere hegalak iparraldera, Aizpurutxo auzora ematen du, eta Urola ibaian isurtzen ditu bere urak erreka honek, ia-ia Azkoitiko udalerriarekin bat eginez. Korosterratzu-Pagamendi-Trekutz izeneko lur sailetan sorturiko errekatxoetatik (Sustraierreka-Koñube, Urkitza) “edaten” du Zubitxo edo Ondamendi bezala ezagutzen den erreka honek.
LARREGI-URSALTO Udalerriko ipar aldeko hegalean kokatzen da erreka hau, eta berak ere Urola ibaian isurtzen ditu urak, Zumarragako udalerria aurrean eta Ursalto baserria ere lekuko duela. Sortu, berriz, Trekutz, Arribiribil eta Larregi lur sailetan sortzen diren uretatik
ERREKATXIKI-KORTABARRIERREKA Goikoak bezala, Irimoegigoena auzoan ere kokatuta dago erreka hau, eta Azkoitia aldera begira dauka bere hegala. Itxumendi  inguruan sortzen da, eta Bergara eta Antzuolako udalerrien muga naturala ere bada erreka hau. Gorrola izeneko errekatik datorkion  beste ur emanari esker, Aizpurutxo aldera dagoen Urola ibaian isurtzen ditu bere urak, hau da, Bergaraetxeberri izeneko baserri inguruan.
LIZARRAGA AUZOA
ERREKATXO EZAUGARRIAK
LIZARRAGA. Ipar hegoaldera norabidea duen erreka da. Gorla azpi inguruan sortzen den Lizarragako erreka, berriz, Aizbakar, Azkue, Gorla eta Unamendi inguruetan sortutako errekatxoetatik (Oritzako erreka, Abaro, Iturrieta, Frantseserreka, Ogeiturri, edota Irazabalgo erreka) edanez osatzen da. Eguzki auzoa eta San Josepe auzoan egiten du bat Deskarga errekarekin.
GALARTZA AUZOA
ERREKATXO EZAUGARRIAK
GALARTZAERREKA Izen bereko auzoan sortuta, bat egiten du Lapurzubi inguruan Deskarga errekarekin, aurretik Burdinkurutz izeneko zubia zeharkatuz. Gorla inguruan sortzen diren errekatxoetatik, batez ere Abaroerreka eta Ameztiko erreketatik, sortuta, ipar hegoaldeko norabidea dauka, eta Bergarako udalerriarekin lotura handia du.

Uholdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzuolaren harremana errekekin oso gorabeheratsua izan da; maitasun eta gorroto mailakoa. Urak baketsu datozenean bada, harremana ezin ederragoa izaten da. Haserre datozenean, ostera, bortitza bihurtzen da. Ama Natura ziklikoa den dinamika edota legearen arabera funtzionatzen duenez, printzipio horri jarraituz, Antzuolan, barealdiekin batera uholde desberdinak jasan behar izan ditugu, eta horiek eragindako kalteak ere intentsitate desberdinetakoak. Hurrenkera kronologikoa jarraituz; hau da, antzinatik gaur arte ur jasan handienak eragindakoei erreparatuz.

1983ko uholdea Antzuolan, Kalebarren auzoan.
UHOLDEAK ANTZUOLAN

(1588-2018)

  • 1588-07-04
  • 1834-06-30
  • 1892-02-03
  • 1940-08-01
  • 1977-05-31
  • 1983-08-26/27
  • 1988-07-19
  • 1992-06-23
  • 2018-06-03


Bortitzena 1834koa izan bazen ere, heriotzak tarteko, ondorengoek kalte materialak ekarri zituzten batez ere. Aipatzekoa da 1988koa, izan ere orduan hasi ziren, errekaren egoera eta ubidearen desbideraketa posibleen arteko aukerak tartean zirela, herritarren arteko eztabaidak eta baita desadostasunak ere. Horren isla, 1988ko abenduaren 20an ospatu zen Udalbatza. Egun eta urte hartan, herriko errekak sortzen zituen arazoak konpontze aldera, lau alternatiba desberdin aurkeztu zituen aditu batek. Eztabaidatu ondoren, udalbatzarreko kideek zera erabaki zuten, aho batez: Errekaren desbideraketa udaletxe atzetik eramatea, etorkizunean uztailaren 19an gertatu zen uholdea gertatu ez zedin. Hala ere, erabaki hau ez zen denon gustukoa izan, eta une hartako batzarrean zegoen jende arteko hainbat pertsonek, euren kezka adierazi zuten: Intimitatea galduko luketelako, erreka-ertzean ibilbidea egingo litzatekeelako, edota arriskutsua izan zitekeelako, errekatik gertu geldituko zirelako etxeak, eta oso behean zeudelako, eta jendearen osotasuna arriskuan jar zitekeelako.

Bortitzena 1834koa izan bazen ere, heriotzak tarteko, ondorengoek kalte materialak ekarri zituzten batez ere. Aipatzekoa da 1988koa, izan ere orduan hasi ziren, errekaren egoera eta ubidearen desbideraketa posibleen arteko aukerak tartean zirela, herritarren arteko eztabaidak eta baita desadostasunak ere. Horren isla, 1988ko abenduaren 20an ospatu zen Udalbatza. Egun eta urte hartan, herriko errekak sortzen zituen arazoak konpontze aldera, lau alternatiba desberdin aurkeztu zituen aditu batek. Eztabaidatu ondoren, udalbatzarreko kideek zera erabaki zuten, aho batez: Errekaren desbideraketa udaletxe atzetik eramatea, etorkizunean 1988ko uztailaren 19an gertatu zen uholdea gertatu ez zedin. Hala ere, erabaki hau ez zen denon gustukoa izan, eta une hartako batzarrean zegoen jende arteko hainbat pertsonek, euren kezka adierazi zuten: Intimitatea galduko luketelako, erreka-ertzean ibilbidea egingo litzatekeelako, edota arriskutsua izan zitekeelako, errekatik gertu geldituko zirelako etxeak, eta oso behean zeudelako, eta jendearen osotasuna arriskuan jar zitekeelako.

Harrez gero ugariak izan ziren udalbatza bakoitzak gai honen inguruan eztabaidatutakoak, eta azken erabakia hartu zen: errekaren ubidea plazatik mantentzea, baina zabalik, eta beste ubide bat ireki udaletxe ostean errekaren ur emaria handia denean bertatik ura joateko. Baina 2007ko uztailetik Herriko Plaza irekita badago ere, baita urarentzat saihesbidea ere, uholdeak ez dira gelditu, nahiz eta egindako obrei esker errekak ur jauzia ondo kudeatu. Azkena, 2018ko ekainaren 3koa. Izan ere, 2017-18ko negu eta udaberria ez ohikoa izan zen, elurte eta euri asko egin zituen, askoren iritziz dagoeneko hemen dugun aldaketa klimatikoaren eraginez. Udaberria, beraz, oso hezea eta gorabeharatsua izan zen, eta udarako gutxi falta zenean, eta domekako egun sargorriaren ondorioz, arratsaldean, ekaitzak lehertu egin zuen, eta euria erruz botaz. Kalteak ugariak izan ziren (Torresoroan batez ere), gutxiago kontuan badugu herriko erreka plazan zabalik eta atzetik desbideratuta dagoela.[3]

Antzuolako Herriko plaza zabalik dago 2007ko uztailetik, eta bertatik pasatzen da Antzuola edo Deskarga erreka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oianguren, Miren. (2017). Antzuola. Baserrien eta basoen gaur egungo egoeraren eta etorkizunerako erronken inguruan hausnarketa.. Antzuolako Udala, Debagoieneko Landa Garapenerako Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta HAZI..
  2. Moñux Uribesalgo eta Ramirez de Okariz Telleria, Valen eta Iñigo. (2007). Ura Antzuolan. Antzuolako Udala ISBN 978-84-936402-0-0..
  3. Ramirez de Okariz Telleria, Iñigo. (2018). Uholdeak Antzuolan. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]