Desnutrizio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Desnutrizioa edo malnutrizioa elikadura desegoki, ez-nahikoa edo arazo metaboliko baten ondorioz sortutako osasun-arazoa da. Dieta ez-orekatu bat, kantitate zein kalitatearen arabera, jarraitzearen ondorioz sortzen da. Gehiegikeriagatik (obesitatea sortuz) edo urritasunagatik sor daiteke. Desnutrizioaren ondorioak itzulezinak izan daitezke, batez ere ume edo gazteetan ematen denean. Txarto elikatutako pertsonek kaloria urriko dietak edo proteina, bitamina edota mikromineral gabeko dietak dituzte. Horren ondorioz sortzen diren gaixotasunak gutxiegitasunezkoak direla esaten da, defizitagatik sortutakoak. Eskorbutoa adibidez C bitaminaren faltagatik gaixoak pairatzen duen eritasuna da. Desnutrizioak hainbat gaitz sortarazi ditzake: hazkuntzaren atrofia; adimen, gizartekoitasun, buruzagitza, aktibitate, energia, muskulu garapen eta indarraren murrizketa...

Nutrizio desegoki batengatik eratorritako gaixotasun garrantzitsu edo ezagunenak anemia, arteriosklerosia, minbizi mota batzuk, diabetes mellitus-a, obesitatea, hipertentsio arteriala, abitaminosia (beriberi, errakitismoa, eskorbutoa, pelagra), bozio endemikoa, bulimia nerbiotsua, anorexia nerbiotsua eta bigorexia dira.


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.