Deva Victrix
Deva Victrix | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Ingalaterrako eskualdea | Ipar-mendebaldeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Cheshire |
Unitary authority area in England | Cheshire West and Chester |
Hiria | Chester |
Koordenatuak | 53°11′29″N 2°53′34″W / 53.1914°N 2.8928°W53°11′29″N 2°53′34″W / 53.1914°N 2.8928°W |
![]() | |
Deva Victrix edota soilik Deva, Erromatar Inperioko Britainia probintzian zegoen legionarien hiri-gotorleku bat izan zen. 74. urtean kokaleku soil bat bezala sortua, gaur egungo Chester hirian bilakatu zen. II Adiutrix Legioaren kokalekua izan zen, Britainiaren iparraldean bizi zen brigantiar herriaren erasoei aurre egiteko asmoz.
Gotorlekuaren hainbat ezaugarrik etorkizunean Hibernia (Irlanda) uhartea inbaditzeko base militarra ere izan zela iradokitzen dute, halere halako inbasiorik ez zen inoiz eman izan. Ezaugarri horien artean inperial gotorlekuek zuten elipse egitura izatea da, bai eta inguruko gotorlekuek baian %20 handiagoa izatea ere.