Diana Agrest

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diana Agrest
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1945 (78/79 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, katedraduna eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Columbia Unibertsitatea
Yale Unibertsitatea
Paris 8 Unibertsitatea
ag-architects.com

Diana Agrest (Buenos Aires, 1945) AEBetako eta Argentinako arkitektoa eta irakaslea da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diana Agrest New Yorkeko Agrest and Gandelsonas Architects bulegoaren sortzaileetako bat da, 1980an sortua, eta Diana Agrest Architect estudioaren zuzendaria.[2][3][4][5]

Europan, Ipar Amerikan, Asian eta Hego Amerikan hainbat proiektu diseinatzen eta gauzatzen parte hartu izan du Diana Agrestek, bai eta hiri-proiektuak, administrazio-eraikinak, bizitegi-eraikinak, banakako etxeak eta etxe-barneak ere. Sari ugari jaso izan du horiengatik.

New Yorkeko Estatuko Bikaintasun Saria jaso zuen bere azken proiektuetako batek: Melroseko Zentro Komunitarioa (New York).

Egun, arkitektura-irakaslea da Cooper Unionen. Princetongo Unibertsitatean, Columbiako Unibertsitatean, Yale Unibertsitatean eta Frantziako Paris 8 Unibertsitatean irakatsi izan du.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Architecture from Without: Theoretical Framings for a Critical Practice, MIT Press, 1991.
  • Agrest and Gandelsonas, Works Princeton Architectural Press, 1995.
  • The Sex of Architecture, Ed. Agrest/Conway/Weisman, Harry N. Abrams, 1996.
  • A Romance with the City: The Work of Irwin S. Chanin, The Cooper Union, 1982.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • New Yorkeko Estatuko Bikaintasun Saria jaso zuen Melroseko Zentro Komunitarioa lanarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Agrest, Diana | ModernaBuenosAires» ModernaBuenosAires.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  2. «Agrest & Gandelsonas» www.ag-architects.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  3. (Gaztelaniaz) Dreifuss, de Cristina. (2015-07-25). «Diana Agrest 1945» un día | una arquitecta (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  4. (Gaztelaniaz) «Diana Agrest, Diseño y cultura - Tecnne | arquitectura y contextos» https://tecnne.com/ (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  5. Princeton, Universidad de; Yale, Universidad; Columbia, Universidad de; París 8, Universidad de. «Wikiwand - Diana Agrest» Wikiwand (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]