Dianak Kalistoren haurdunaldia ikusi du
| Dianak Kalistoren haurdunaldia ikusi du | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Angelica Kauffman |
| Ezaugarriak | |
| Dimentsioak | 46 ( |
| Egile-eskubideak | jabetza publiko |
| Deskribapena | |
| Kokapena | |
| Lekua | Toursko Arte Ederretako Museoa |
| Argumentu nagusia | Diana and Callisto (en) |
Dianak Kalistoren haurdunaldia ikusi du (frantsesez, Diane découvrant la grossesse de Callisto) 18. mendeko Angelica Kauffman margolari neoklasikoaren margolan bat da, Diana eta Kalistoren istorioari erreferentzia egiten diona, gai mitologiko femenino bat, Kauffmanek sarritan margotu izan zituenen estiloan.
Margolana Toursko Arte Ederretako Museoan dago.[1]
Eszena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ovidiok eta beste batzuek kontatu zuten elezaharraren pasarte bat dakar gogora margoak. Diana jainkosaren zerbitzura zeuden ninfa birjinen artean bat zen Kalisto, zeina Zeusek bortxatu eta haurdun utzi zuen. Bizitzarekin jarraitu zuen Kalistok, harik eta ninfa guztiak Dianarekin bainua hartzera joan ziren: arropak erantzitakoan Dianak Kalistoren haurdunaldia ikusi zuen, eta amorruz desterratu zuen.[2] Istorio mitologiko hauetariko beste batzuetan bezala (Medusaren kasua, adibidez), jainkosa batek bortxatuari egozten dio errua, biktimaren estigmatizazioa alegia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) MeisterDrucke. «Diane découvrant la grossesse de Callisto Peinture d'Angelica Kauffman (1740-1807) 18e siècle Soleil. 0,46 x 0,56 m Tours, Musée des Beaux-Arts» MeisterDrucke (kontsulta data: 2023-06-11).
- ↑ «De cuadro en mito - Diana y Calisto» sites.google.com (kontsulta data: 2023-06-11).
- ↑ «Iraitz Agirre: Medusaren mitoa da bortxaketaren kulturaren justifikazio ia aitzinakoena» EITB 2021-11-22 (kontsulta data: 2023-06-11).