Kalisto (ninfa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau mitologiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalisto (argipena)».
Kalisto (ninfa)
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Formakbear (en) Itzuli
Familia
AitaLikaon eta Ceteus (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Zeus
Seme-alabakArcas (en) Itzuli eta Pan

Kalisto, Greziar mitologiaren arabera, ( antzinako grezieraz Καλλιστώ) basoko ninfa bat zen, Likaon edo Nikteoren alaba .

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artemisari eskainia izan zitzaion birjina ehiztari gisa, eta mendian bizi zen jainkosaren inguruko bere lagunekin. Zeus berataz maitemindu zen eta, hura lortzeko, Artemisaren figura hartu zuen, Kalistok gizon guztiak saihestu ohi zituelako. Beste tradizio batzuen arabera, Apoloren itxura hartu zuen, Artemisaren anaia jainkoa. Zeusek bortxatu egin zuen eta haurdun utzirik ninfa, haurdunaldi horretatik sortu zen Arkas.[1]

Kalisto haurdun zegoela, Artemisaren gainerako laguntzaileekin, denek bainatzea erabaki zutenean, Kalisto arropez erantzi zenean, bere haurdunaldia agerikoa bilakatu zen. Artemisak, haserre, kanporatu eta hartz bihurtu zuen. Eraldaketa Herak eragin zuela ere esaten zen, Zeusekiko jeloskor, eta are beste kontakizun batean, Zeusek berak eraldatu zuela ninfa hartzean, bere emaztearen mendekutik libratzeko. Geroago Herak jakin zuen eta Artemisari gezi batekin Kalisto hil zezan konbentzitu zuen. Azkenean Zeusek konstelazio batean eraldatu zuen, Hartz Handia . Batzuetan, Arkasez gain bigarren seme bat egozten zaio, Pan jainkoa.

Erromatar bertsioa: Diana eta Kalisto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziarren mitoa Erromara ere iritsi zen, eta Ovidiok utzi zuen idatzi (Metamorfosiak, II, 401-532) gerora ospetsuen bihurtu zen kontakizunean, Diana eta Kalistorenean, Diana jainkosa baitzen Artemisaren parekidea erromatar mitologian.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «CALLISTO (Kallisto) - Arcadian Princess of Greek Mythology» www.theoi.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-10).
  2. Oliver, Jen H.. (2015). «"Oscula Iungit Nec Moderata Satis Nec Sic a Virgine Danda": Ovid's Callisto Episode, Female Homoeroticism, and the Study of Ancient Sexuality» The American Journal of Philology 136 (2): 281–312. ISSN 0002-9475. (Noiz kontsultatua: 2023-06-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]