Diego Porcelos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diego Porcelos

Gaztelako kondea

873 - 885
Bizitza
JaiotzaPorcelo (en) Itzuli, 850(e)ko hamarkada
HeriotzaCornudilla885eko urtarrilaren 31 (25/35 urte)
Familia
AitaRodrigo of Castile
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta gudaria
Izengoitia(k)Porcelos

Diego Rodriguez, Diego Rodriguez Porcelos edo Diego Porcelos bezala ezagunagoa, Rodrigo bere aita hil ondoren, Gaztelako kondea izan zen, 873. urtetik 885era arte.

Ubierna eta Burgosen birpopulatzailea izan zen, Alfontso III.a erregearen aginduz.

Arabiar armada handi bati aurre egin zion, Ebro haraneko muga indartuz, Pancorboko bere egoitza nagusitik, eta babes lerro bat sortu zuen Arlanzon ibaian. Gainera, bere agintaldian, itxuraz, Okako gotzaindegiaren egoitza berritu zen, edo, behintzat, aktibitatea agertzen da.

Bere aitak ez bezala, ez zuen Arabako konderria gobernatzen, konderri honen gobernua Bela Ximenezen eskuetan aurkitzen baitzen

Kronika historikoak, ez dira ados jartzen Diego Porcelosen heriotza data eta tokiari dagokienez. Aukerarik gehiena dituen data, 885. urtea da. Kronika batzuek, hil zen tokia, Burgosko Cornudilla herrian kokatzen dute, beste batzuek, bere gorpua, San Felices de Ocako ermitaren hondakinetan lurperatua dagoela esaten duten bitartean, oraingo Villafranca Montes de Oca herrian.

Bere omenezko zaldigaineiko monumentu bat dago Burgosko San Joango Enparantzan, Juan de Avalosek egina. Baita beste estatua bat ere, Burgosko Santa Mariaren Arkuan.

Diego hil ondoren, Gaztelako konderria hainbat konderritan banatzen da 885 eta 931 urteen artean. Hemendik aurrera, konderri guzti hauek, Fernan Gonzalez kondeak batzen ditu berriz ere bakar batean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]