Dimetil sulfuro
Dimetil sulfuro | |
---|---|
![]() | |
Formula kimikoa | C2H6S |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | sufre eta karbono |
Mota | tioeter |
Ezaugarriak | |
Momentu dipolarra | 1,554 D |
Fusio-puntua | −83 ℃ −98,3 ℃ |
Irakite-puntua | 37,33 ℃ (101,325 kPa) |
Fusio-entalpia | 1,554 D |
Masa molekularra | 62,019 Da |
Arriskuak | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | QMMFVYPAHWMCMS-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 75-18-3 |
ChemSpider | 1039 |
PubChem | 1068 |
Reaxys | 1696847 |
Gmelin | 17437 |
ChEMBL | CHEMBL15580 |
NBE zenbakia | 1164 |
RTECS zenbakia | PV5075000 |
ZVG | 10590 |
DSSTox zenbakia | PV5075000 |
EC zenbakia | 200-846-2 |
ECHA | 100.000.770 |
CosIng | 39250 |
Human Metabolome Database | HMDB0002303 |
KNApSAcK | C00053130 |
UNII | QS3J7O7L3U |
KEGG | C00580 |
PDB Ligand | MSM |
Dimetil sulfuroa konposatu organikoa da (CH3)2S formula duena, organosufre-konposatuen familiakoa, tioeterren klasekoa. Likido lurrunkorra eta sukoia da 37 Ctan irakiten duena[1]. Kirats oso berezia du, aza eta beste berdura batzuk egostean sortzen denaren antzekoa. Itsaskietako itsaso-usaina ere dimetil sulfuroari dagokio. Narritagarria da.
Atmosferako jatorri biologikoko sufre-iturri oparoena da[2].
Atmosferan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurreko dimetil sulfuroa plankton ñimiñoak sortzen du etengabe ozeanoetan. Hortik aurrera, atmosferara igotzen da, non mila milioi molekulatik bat inguru osatzen duen. Behin goian, dimetil sulfurozko molekula indibidual bakoitzak orduak baino ez ditu irauten, edo, gehienez ere, egun bat inguru lehenago suntsitzen da, eguzki-argiak eta hainbat konposatu atmosferikok eragiten dituen erreakzioen bidez.
Prozesu hori zientifikoki garrantzitsua da, erreakzio horiek azkenean hodeiak hazten dituzten aerosolak izeneko partikula ñimiñoak sortzen dituztelako, eta, beraz, dimetil sulfuroa konposatu garrantzitsua da klima-ereduetarako eta beste gertaera atmosferikjo batzuk entenditzeko[3].
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dimetil sulfuroa sintetizatzen da hidrogeno sulfuroa metanolez tratatuta aluminio oxidoa katalizatzaile gisa usatuz[4].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dimetil sulfuroak ez du erabilera handirik. Sintesi organikoan nitxo erabilera batzuk ditu, alkenoen ozonoliisian bitarteko erreaktibo legez esaterako.
Klima-aldaketa kontrolatzeko James Lovelock zientzialari ezagunak proposatutako eskema hipotetiko batean dimetil sulfuroak paper garrantzitsua izango luke[5].
"Hodi horiek libre edo lotuta egongo lirateke itsasoan. 100-200 metroko luzera eta 10 metroko diametroa izango lukete, eta balbula bat edukiko lukete. Olatuen mugimenduari esker, sakoneko urak azalera aterako lirateke hodietan zehar. Hondoko urak azalekoak baino aberatsagoak dira elikagaitan, eta, beraz, algak ugarituko lirateke. Algek karbono dioxidoa xurgatuko lukete, eta, hartara, atmosferan gas horren kontzentrazioa gutxitu egingo litzateke. Are gehiago, algek dimetil sulfuroa sortuko lukete; dimetil sulfuroa hodeien nukleoa denez, hodeiak sortuko lirateke, eta horiek eguzki-argia islatuko lukete."
Biziaren markatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Organismo bizidunek Lurraren atmosferan detekta daitekeen dimetil sulfuro guztia sortzen dutenez, eta hain azkar deskonposatzen denez, aspalditik zientzialariek uste dute konposatua biosinadura izan litekeela —urrutitik detekta daitekeen biziaren aztarna—, bereziki exoplaneten kasuan[3][6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Dimethyl sulfide» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2022-11-10).
- ↑ (Ingelesez) Simpson, David; Winiwarter, Wilfried; Börjesson, Gunnar; Cinderby, Steve; Ferreiro, Antonio; Guenther, Alex; Hewitt, C. Nicholas; Janson, Robert et al.. (1999-04-20). «Inventorying emissions from nature in Europe» Journal of Geophysical Research: Atmospheres 104 (D7): 8113–8152. doi: . (kontsulta data: 2022-11-10).
- ↑ a b (Ingelesez) Bartels, Meghan. «Is Dimethyl Sulfide Really a Sign of Alien Life?» Scientific American (kontsulta data: 2025-04-19).
- ↑ (Ingelesez) Roy, Kathrin-Maria. (2000). «Thiols and Organic Sulfides» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (John Wiley & Sons, Ltd) doi: . ISBN 978-3-527-30673-2. (kontsulta data: 2025-04-17).
- ↑ Ana, Galarraga Aiestaran. (2007-10-06). «Lovelocken azken zirikada» Zientzia.eus (kontsulta data: 2025-04-17).
- ↑ (Ingelesez) published, Harry Baker. (2023-09-14). «James Webb telescope sees potential signs of alien life in the atmosphere of a distant 'Goldilocks' water world» Live Science (kontsulta data: 2025-04-17).