Dina Katabi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dina Katabi

Bizitza
JaiotzaDamasko, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMassachusetts Institute of Technology
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaDavid D. Clark (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Swarun Kumar (en) Itzuli
Sachin Katti (en) Itzuli
Szymon Kazimierz Jakubczak (en) Itzuli
Shyamnath Gollakota (en) Itzuli
Hariharan Shankar Rahul (en) Itzuli
Fadel Adib (en) Itzuli
Haitham Hassanieh (en) Itzuli
Srikanth Kandula (en) Itzuli
Swarun Kumar (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria
Enplegatzailea(k)Massachusetts Institute of Technology
Jasotako sariak
KidetzaAssociation for Computing Machinery
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

people.csail.mit.edu…
TED: dina_katabi Edit the value on Wikidata

Dina Katabi (arabieraz: دينا قَتابي‎ ; Damasko, 1970) Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) Ingeniaritza Elektriko eta Informatikoko Andrew eta Erna Viterbi irakaslea da, baita MITeko Haririk gabeko Sareen Zentroko (Center for Wireless Networks) zuzendaria ere. Forbes aldizkariak munduko ingeniaririk garrantzitsuenetako gisa izendatu zuen 2021ean.[1]

Biografia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katabi Damaskon jaio zen, Sirian, medikuen familia batean. Bere hasierako asmoa ibilbide profesional horri eustea zen, baina unibertsitatean pasio berri bat aurkitu zuen: informatika.

Katabik Damaskoko Unibertsitatean ingeniaritza elektrikoko gradua amaitu zuen 1995ean; ondoren MITen, informatikako masterra eta sistema informatikoetako eta telekomunikazioetako sareetako doktoretza burutu zituen 1998an eta 2003an, hurrenez hurren.[2] 2003an, Katabi MITen lanean hasi zen, eta bertan Ingeniaritza Elektrikoa eta Informatika Saileko Irakasle Oso edo Katedradun titulua du. MITeko Center for Wireless Networks and Mobile Computing-eko zuzendarikidea da eta MITeko Informatika eta Adimen Artifizialeko Laborategiko ikertzaile nagusietako bat ere bai.

Ikerketa eta ibilbide akademikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katabiren ikerketa seinaletan, ikasketa automatikoan eta osasunean oinarritzen da.[3] Saretan hasi zen lanean (bereziki, auto-pilaketaren kontrolaren desafioan), eta sareen fidagarritasuna hobetzeko irtenbideak aurkitu zituen.[4] Gero, bere taldearekin, ikasketa automatikoa eta seinaleak erabili zituen giza gorputza aztertzeko. Izan ere, irrati-maiztasun (IM) seinaleek gure gorputzean errebotatzen duten moduaren arabera, ikertzaileek giza arnasketa, bihotz-maiztasuna, emozioa eta loaren aldiak neur ditzakete. Gainera, pazientearentzako modu ez-inbaditzailean, pazienteak sentsorerik "jantzi" gabe.[5] Adibidez, Katabiren ikerketa batek medikuntza eta adimen artifiziala konbinatu ditu, eta hortik Parkinsonen gaixotasuna diagnostikatzeko sistema bat garatu bere taldearekin.[6]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012 urtean, Katabik Grace Murray Hopper saria irabazi zuen, informatikari gazte aparta zela aitortuz.[7][8]

2012an, MIT-eko Technology Review aldizkariak urteko 10 aurrerapen nagusien artean sartu zuen Katabik Fourier-en Transformazio Bakanen (Sparse Fourier Transforms) inguruan egin zuen lana.[9]

2013ko irailean, Katabik MacArthur beka bat jaso zuen bere lanagatik.[10] 2013an, Association for Computing Machinery (ACM) elkarteko kide ere aukeratu zuten.[11]

2017an, Estatu Batuetako National Academy of Engineering elkarteko kide aukeratu zuten, saretako pilaketen kontrolean eta haririk gabeko komunikazioean arloan egindako ekarpenak aintzat hartuz.[12]

2022an, Katabi Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia-ko kide hautatu zuten.[13]

2023an, Katabi Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko (National Academy of Sciences) kide hautatu zuten. 2023n baita ere, Beiruteko Unibertsitate Amerikarraren eskutik Giza Letretako Ohorezko Doktoretza jaso zuen, hari gabeko sareen ikerketan eta berrikuntzan egindako ekarpen garrantzitsuagatik.[14][15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]