Dinara (tontorra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dinara

Sinjal
Dinara Knin Croatia.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 1.831 m
Geografia
Koordenatuak 44° 03′ 47″ N, 16° 23′ 01″ E / 44.0631°N,16.3836°E / 44.0631; 16.3836Koordenatuak: 44° 03′ 47″ N, 16° 23′ 01″ E / 44.0631°N,16.3836°E / 44.0631; 16.3836
Mendikatea Dinara
Herrialdea Kroazia
Lurraldea Kijevo Itzuli
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Knin edo Glavašetik

Dinara edo Sinjal (1.831 m) bere homonimoa den mendi multzoko mendia da, Dinariar Alpeetan dagoena. Mendi multzoko garaiena izan gabe, Kroaziako mendirik altuena da. Bosnia-Herzegovinako mugatik hurbil dago.

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinara mendi multzo luzean lau talde nagusi daude eta haietako batek izen bera du; taldeko tontorrik altuenak bi izen ditu, Dinara edota Sinjal. Kroazian badago ere, Bosnia-Herzegovinako muga oso hurbil dago. Grezieraz mendiak Adrian oros zuen izena; gaur egun duen bigarren izena, "Sinjal", tontorrean seinalea eta erpin geodesikoa dagoelako ipini zitzaion; izendapen hau nahiko zabalduta dago Kroazian.

Taldea geografikoki oso ondo zehaztuta dago; 20 bat km luze eta 10 bat km zabala da. Ipar-mendebaldean Derala mendateak (965 m, Knin eta Bosansko Grahovoren artean) Ilica mendi taldetik banatzen du eta hego-ekialdean Privija (1230 m) mendateak Troglaveko taldetik. Ipar-ekialdean alde guztietatik mendiek inguratutako Grahovsko Polje izeneko karst zelaia dago, Bosnia-Herzegovinan; hego-mendebaldean Knin hiria, Krčićibaia eta Suho Polje daude.

Administratiboki mendia Šibenik-Knin eskualdean dago; gaur egun kroaziarrak erabat nagusi badira ere, 1990eko hamarkada arte serbiarrak gehiengoa ziren zenbait lekutan eta Kroaziaren independentziaren kontra zeudenez Knin hiriburuan zentratuta "Serbiar Krajinako Errepublika" sortu zuten, baita kostaldeko hiri kroaziarrak handik bonbardatu ere; gero kroaziarren garaipen militarrarekin serbiar askok alde egin behar izan zuten; Dinara gertaera latz horien lekuko izan zen.

Igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediterraneotik erlatiboki hurbil badago ere, eguraldia gogorra izaten da eta neguan elurra barra-barra egiten du; horri haizea gehituta -30 °Cko tenperaturara ere hel daiteke. Udan, ordea, kontrakoa gertatzen da eta izugarrizko beroa egin dezake, 40 °Craino. Beraz, teknikoki igotzea urte osoan zehar posible bada ere, hilabeterik onenak maiatza eta urria dira, tarteko tenperaturak daudenean[1].

Hiru ibilaldi nagusi daude Kroaziatik[2]:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. SummitPost.
  2. Hiru igoeren mapa SummitPost webgunean.
  3. Knin aldetiko igoera Komando Kroketaren eskutik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dinara (tontorra) Aldatu lotura Wikidatan