Diogenes Apoloniakoa
Itxura
| Diogenes Apoloniakoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Apollonia Pontica (en) |
| Herrialdea | Apollonia Pontica |
| Heriotza | ? ( urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | antzinako greziera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | filosofoa |
Diogenes Apoloniakoa (antzinako grezieraz: Διογένης ὁ Ἀπολλωνιάτης) K.a. V. mendeko filosofo presokratiko bat da. Ez dago garbi Kretako edo Frigiako Apolonia hirian jaio zen. Edonola ere, tradizio filosofiko batek Anaximenesen ikasle eta Anaxagorasen garaikidea izan zela dio. Lehenengo filosofo enpirikotzat jo ohi da, biologian egin zituen teoriak behaketaz frogatzen saiatu baitzen. Filosofian ezaguna da, Anaximenes bezala, airea arkhe edo printzipiotzat hartzeagatik. Aldi berean, Anaximandroren apeiron delakoa bezalaxe, aireak gauzak sortu ahal izateko halako adimena izan behar zuela adierazi zuen.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aguirre, Javier eta Juaristi, Felipe (2004): "Sarrera" in Filosofo presokratikoak, Bilbo, Klasikoak. ISBN 84-88303-05-X
- Aguirre, Javier (2008): "Filosofiaren sorrera: Presokratikoak" in Agustin Arrieta (et al.): Filosofiaren historia, Donostia, Elkar. ISBN 978-84-9783-403-2
- Iturriotz, Ander (2004): "Helendarren Filosofia (I): Presokratikoak" in Joxe Azurmendi (et al.): Filosofiako Gida, Bilbo, UEU. ISBN 84-8438-048-3
- Iturriotz, Ander (2007): Lehen filosofia Heladen, Donostia, Jakin. ISBN 84-95234-32-2
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Filosofo presokratikoak EHUren webguneko Klasikoak bilduman.
| Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |