Anaximandro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anaximandro

Bizitza
JaiotzaMiletoK.a. 610
HerrialdeaMileto
HeriotzaMiletoc.K.a. 546 (63/64 urte)
Familia
AitaPraxiades
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Tales
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, astronomoa, matematikaria, geografoa, fisikaria eta idazlea
Lan nabarmenak
InfluentziakTales
MugimenduaFilosofo presokratikoak
Miletoko eskola

Anaximandro Miletokoa (antzinako grezieraz: Αναξίμανδρος; K.a. 610c.K.a. 546) Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraiki.

Ilargian, bere izena daraman krater bat bada.

Bizitza eta iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxi ezagutzen da bere bizitzari buruz. Itsaso Beltzeko kostaldean Apolonia izeneko kolonia bat sortu omen zuen. Greziara gnomon edo eguzki-erlojua ekarri zuen. Horrela, asko ibilitako gizona izan zela esan daiteke, marinel trebeak ziren garaiko miletoarrak bezalaxe. Horrek mundua ikusteko era ezberdinak ezagutzeko aukera eman zion seguru asko.

Prosaz idatzi zuen lehenengo filosofoa izan zen. Hain zuzen, Naturaren gainean izenburuz aipatzen da berak idatzitako tratatua. Liburua galdurik dago eta bertatik Sinplizio Ziliziakoak literalki jasotako hitzak bakarrik gorde dira:


« Miletoko Anaximandro, Praxiadesen semea eta Talesen kidea, gauza guztien jatorria eta oinarrizko elementua apeiron delakoa zela esan zuen, eta kausa materialari buruz izen hau erabili zuen lehena izan zen. Ez urik ez proposaturiko beste elementurik, baizik eta horien ezberdina den beste gai mugababe bat, ortzi guztiak eta hauek biltzen dituzten munduak sortzen dituena. Eta gauzak jatorrira itzultzen dira "ezarrita dagoen bezala; euren bidegabetasunaz ordaina eta betetasuna ematen baitiote elkarri, denborak ezarri bezala", honela hitz egin zuelarik olerki moduan. »

—Sinplizio: Fisika. 24, 13-25.


Anaximandrori buruz ezagutzen diren beste informazioak Aristoteles eta bere ikasle izan zen Teofrastori esker ezagutzen dira. Hauek jasotako filosofiaren historian Anaximandrori buruzko testigantzak agertzen dira, gaurdaino doxografoei esker heldu direnak. Jasotako informazio osotik herena astronomia eta kosmologiari buruzko aipamenak dira.[1]

Pentsamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tales bezala, gauza guztien edo arkhe edo jatorrizko oinarria bilatzea izan zen bere kezka, baina aitzitik ez zion inongo elementu edo gai materiali egotzi guztiaren sorburua. Horrela, apeiron (euskaraz, mugababe, infinitu, zehazgabe) izendatu zuen unibertso osoaren jatorria eta helmuga. Antzinatik izan dira eztabaidak termino horrekin adierazi nahi zuenari buruz: apeiron denbora edo espazio mugarik gabekoa dela zein esperientziaz jaso ezin daitekeena dela aipatu da. Greziarrentzat termino negatiboa zela ere aipatu da, pitagorikoen eta Aristotelesen ideiak jarraituz. Horrela, ekialdeko pentsamenduaren eraginez (zehatzago, Iran aldetik) jasotako kontzeptua eta ideia dela aipatu da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hermann Diels eta Walter Kranz filologoek jasotako Die Fragmente der Vorsokratiker (Presokratikoen atalak) izenburuko lanean jasotzen dira.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako filosofo greziarrei eta Anaximandrori buruzko erreferentzia batzuk hemen aurki daitezke:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anaximandro Aldatu lotura Wikidatan