Dionisio Gamallo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dionisio Gamallo
Ribadeo a Dionisio Gamallo Fierros, polígrafo.JPG
Bizitza
Jaiotza Ribadeo1914ko abuztuaren 25a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2000ko urtarrilaren 16a (85 urte)
Hezkuntza
Heziketa Valladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea polygrapha
Jasotako sariak

Dionisio Gamallo (Ribadeo, 1914ko abuztuaren 25a - Madril, 2000ko urtarrilaren 16a) galiziar idazlea izan zen.

Zuzenbidean eta filosofia eta letretan lizentziaduna eta Oviedoko Unibertsitateko literatura-katedraduna izan zen. Azterlan bikainak egin zituen Rubén Darío, P. Feijoo, Carolina Coronado, Clarín, Nicomedes Pastor Díaz, Adelardo Curros Enríquez eta Rosalía de Castro idazleei buruz, besteak beste, eta hainbat aldizkaritan lan egin zuen. Espainiako eta Galiziako Errege Akademietako kidea zen eta zenbait sari irabazi zituen, besteren artean, Gaztelaniazko Olerki Saria Santiagoko Lore Jokoetan (1945). Salvamento (Salbamentua) eta La voz derrotada (Ahots garaitua) olerki-bildumak eman zituen argitara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]