Dionisio Olano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dionisio Olano
Bizitza
Jaiotza Altzo1894ko otsailaren  14a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Lekaroz1964ko urriaren  20a (70 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Dionisio Olano Galarraga (Altzo, Gipuzkoa, 1894ko otsailaren 14a - Lekaroz, Baztan, 1964ko urriaren 20a) gipuzkoar idazlea izan zen, Miguel Ángel eta Anizeto Olanoren anaia. Kaputxinoa. Altsasun, Hondarribian eta Iruñean eliz ikasketak egin ondoren, 1917an, apaiz egin zen. Filosofiako irakaslea izan zen Lekarozko ikastetxean. Zeruko Argia, RIEV, Irugarrengo Prantsiskotarra, Verdad y Caridad eta Erromako Tertius Ordo aldizkarietan eman zituen argitara olerki aipagarrienak. Olanoren obra nagusia, Estudios sobre el euskera hablado, 1961ean argitaratu zuen. Olanorenak dira, halaber: Erriarentzako Liturgia, Corpus Christi edo Aldareko Sakramentu Santuaren jai-eguna (1931) eta Prantzisko Santuaren Irugarren Ordenako Ikasbidea (1929).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]