Edukira joan

Lekaroz

Koordenatuak: 43°08′46″N 1°32′23″W / 43.14611°N 1.53972°W / 43.14611; -1.53972
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lekaroz
 Euskal Herria
Lekaroz herriaren ikuspegi orokorra.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBaztan
Posta kodea31795
Herritarralekaroztar
Geografia
Koordenatuak43°08′46″N 1°32′23″W / 43.14611°N 1.53972°W / 43.14611; -1.53972
Demografia
Biztanleria215 (2020)

Lekaroz[1][oh 1] Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztango udalerrian dagoena. Hiru auzo ditu: Aroztegia, Uharte eta Oharriz. 2022 hasieran, 285 biztanle zituen.[2]

Lekarozko biztanleria[2][oh 2]
1940 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2010 2020
807 808 701 539 424 345 347 341 302
  • Lekarozko kanpusa, kultura, hezkuntza eta ekono­miarekin lotutako ekimenak biltzeko eremua. 2012an prestatu zuten, Lekarozko ikastetxea eraitsi ostean. 28.000 metro koadro erai­kigarriak ditu enpresak kokatzeko.[3]
  • Kortariko gasnategia, gasna lehiaketa anitzetan saritua izan dena.[4][5]

Bestak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekarozko bestak abuztuaren 24an ospatzen dira, San Bartolomeetan.[6]

1366. urtean, Baztango bailaran 164 "su" (etxe bizileku) dokumnetatzen dira.[7]

1835. urtean Guda karlistak zirela eta Francisco Espoz Mina jeneralak 30 lekaroztar hil zituen herriko plazan. Ondotik su eman zion herriari, eliza eta 3 etxe bakarrik hondamenditik kanpo gelditu zirelarik.

Lekaroztar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekarozko ikastetxea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Lekarozko ikastetxea»

Lekarozko ikastetxeak garrantzi handia izan zuen euskararen eta euskalgintzaren historian. Bertako ikasle ohi batzuk, bai Euskal Herrikoak, bai beste herrialde batzuetakoak, nabarmendu ziren arlo ezberdinetan. Besteak beste, aipagarriak dira: Jesus Aizpun eta Jesus Maria de Leizaola politikariak, Jorge Oteiza  eskultorea, Nicanor Zabaleta eta Aita Donostia musikariak, Pedro Miguel Etxenike fisikaria, Karmelo Balda pilotaria, Zaldua, Jones eta Glaría futbolariak, Martin Berasategi sukaldaria, Xabier Euzkitze bertsolaria, Patxi Ondarra, Damaso Intza, Andrés Espinosa[15]

Aroztegia proiektu urbanistikoa eta aurkako protestak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Aroztegia (proiektua)»

Palacio de Aroztegia egitasmoak 228 etxebizitzako bizigune berria sortu nahi du Lekarozen. 750 biztanle inguruko bizigunea hain zuzen, 2017an 322 biztanle zituen herri batean. Horrekin batera golf zelaia eta hotela ere bai. Hasieratik sortu ziren kontrako erantzunak herrian: Aroztegia eta gero zer? Plataforma, Sustrai Eraikuntzak, eskualdeko hainbat alkate, herri-kontsulta, 900 sinadura...[16] Plataformak hainbat elkarretaratze eta ekimen antolatu ditu herri kontsulta eskatuz, Aroztegiko lurrak kudeatzen dituen Konpentsazio Batzordeak obrak publikoki esleitzeko prozedura prentsaren bidez jasotzeagatik, epaitegi auziak konpondu gabe daudenean eta abar. [17] [18][19] [20]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lekauz bertako hizkeran
  2. Herriguneko, Aroztegiko, Uharteko eta Oharrizko biztanleen batura.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (kontsulta data: 2023-12-9).
  3. «Lekarozko kanpusa enpresak hartzeko prestatua dago» https://erran.eus (kontsulta data: 2023-12-18).
  4. a b «Kortariko 'Infernuko gasna' irabazle Espainiako gazta lehiaketan» https://erran.eus (kontsulta data: 2018-08-31).
  5. Elkoroberezibar Beloki, Mikel. «Infernuko urrezko gazta» Berria (kontsulta data: 2018-09-06).
  6. «Lekarozko bestak abuztuaren 23tik 27ra bitarte» https://erran.eus (kontsulta data: 2018-08-31).
  7. Imízcoz Beunza, José María. «4. LOS PRINCIPALES CAMBIOS MODERNOS CON RESPECTO AL SISTEMA ANTIGUO. Organización colectiva» Historia de Baztan.
  8. «Doneztebe/Santesteban - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2019-03-05).
  9. «Fotos glosadas (14)» Iñaki Anasagasti (kontsulta data: 2019-03-05).
  10. (Gaztelaniaz) (pdf) Juntas electorales provinciales: Candidaturas presentadas para las elecciones al Congreso de los Diputados y Senado convocadas por Real Decreto 2057/1982 de 27 de agosto.. .
  11. Perurena Santesteban, Maria Jesus. «Euskara irakaskuntzan azken 23 urteotan Doneztebe eta Malerrekan» (pdf) Euskaltzaindia.
  12. ««Nire ahotsa aurkitzeko utzi nuen herria»» https://erran.eus (kontsulta data: 2018-09-01).
  13. «Ordiziako Gazta Lehiaketa irabazi duen artzainik gazteena bihurtu da Julen Arburua, 8.750 euroan enkantean saldutako gazta batekin» www.euskadi.eus 2018-09-06 (kontsulta data: 2019-09-11).
  14. (Gaztelaniaz) «Lekarozko Kortaria, Ordiziako gazta txapelketan nagusi. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2019-09-11).
  15. «Lekarozko kolegioaren historia bildu du Fermin Goñi idazleak» https://erran.eus (kontsulta data: 2018-09-01).
  16. «Lekarozko Aroztegiako proiektuaz - Erran.eus» erran.eus (kontsulta data: 2018-09-01).
  17. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2016-03-30). «Aroztegia eta gero zer? busca que el 10% del censo apoye la consulta popular en Baztan» GARA (kontsulta data: 2020-04-10).
  18. (Gaztelaniaz) «'Aroztegia eta gero zer?' hace un llamamiento a participar en las movilizaciones» El Diario Vasco 2020-02-16 (kontsulta data: 2020-04-10).
  19. Anbustegi, Fernando, Ondikol, Juan Mari. (2019). «Aroztegia... eta gero zer? clama contra el proyecto urbanístico.» www.noticiasdenavarra.com (kontsulta data: 2020-04-10).
  20. «"Nafarroan ez dago aroztegiak besteko inpaktu ekologikoa duenik"» Argia (kontsulta data: 2020-06-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]