Altzo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Altzo
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Altzo, Euskal Herria.jpg
Altzo Muinoren irudia.

Altzoko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Tolosaldea
Izen ofiziala Altzo
Alkatea Miren Balerdi Amondarain (en) Itzuli
Posta kodea 20268
INE kodea 20007
Herritarra altzotar
Kokapena
Koordenatuak 43° 06′ 01″ N, 2° 05′ 03″ W / 43.1004°N,2.0842°W / 43.1004; -2.0842Koordenatuak: 43° 06′ 01″ N, 2° 05′ 03″ W / 43.1004°N,2.0842°W / 43.1004; -2.0842
Azalera 9,77 km2
Distantzia 32 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 358 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 8)
Dentsitatea 36,64 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 27,81
Zahartze tasa[1] % 13,68
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 43,01
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,25 (2011)
Genero desoreka[1] % 12,64 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,22 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 85,79 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 67,2 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1615. urtea
Webgunea http://www.altzo.eus

Altzo Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldea eskualdean kokaturik dagoen herri euskalduna da, UEMA mankomunitatearen kidea dena.

358 biztanle zituen 2016. urtean. Donostiatik 32 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Tolosa eta Leaburu, hegoaldean Tolosa berriz ere, ekialdean Lizartza eta mendebaldean Alegia udalerriak mugakide ditu.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi auzo nagusitan banatzen da herria: Alde batetik Altzo Azpi gunerik zaharrena dena, baina gaur egun baita txikiena eta biztanle gutxien daukana ere, eta Oriako ibarrean kokatuta dagoena. Bestetik, Altzo Muino dago, herriko goialdean eta Oria eta Araxes ibaien artean kokatua, bertan biztanle gehien bizi dira eta udaletxea dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzori buruzko daturik zaharrenak XI. mendekoak dira.

Altzoko dokumentu zaharrena Gipuzkoan ezagutzen den dokumentu zaharrena ere bada, Nafarroako errege Antso Gartzez II.aren garaikoa. Gartzia Aznarez nafarrak eta bere emazte Gaila altzotarrak 1025ean emandako ondasun batzuei buruzko dokumentua da.

1374an Altzok aliantza egin zuen Tolosarekin, nahiz eta udaletxea eta administrazio zibila mantendu zituen. 1615ean Felipe III.ak hiri titulua eman zion Altzori eta Tolosatik bereizi zen.[3]

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liburutegia[4]
  • Haur-eskola[5]
  • KZ gunea[6]
  • Jolasleku estalia[7]
  • Gaztelekua[8]
  • Otxabiope gaztetxea[9]
  • Loatzo musika eskola[10]
  • Pilotalekua[11]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an 367 biztanle zituen. Horietatik %11,44k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %5,99 ziren.[12]

Altzoko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %1,8. Bigarren sektorea %55,2. Hirugarren sektorea %39,1. Eraikuntza %3,9. Biztanleko BPGa 64.160,1 euro ziren.[12]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Bilduko Miren Balerdi hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko hauteskundeetan ere Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bildu koalizioak eskuratu zituen zinegotzi guztiak. Joseba Elduaien izendatu zuten alkate.[13]

Altzoko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
7 / 7
169 (% 100)
7 / 7
169 (% 87,56)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Udaletxea

2019ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 205 boto (7 zinegotzi).[14] Txomin Rezola izendatu zuten alkate.[15][16]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzoko Joxe Mari Agirre[17] (Ahotsak.eus)

Altzoko euskara[18] gipuzkeraren aldaera bat da, erdiguneko euskararen[19] parte den Tolosaldeko euskara[20] da, hain zuzen. Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalkia. 2010 eta 2011 urteetako datuen arabera, herriko euskaldun kopurua %85.79 zen, eta euskararen erabilera %67.2. 2016an euskaldunen kopurua %88,17 zen.[12]

Ahotsak.eus ataria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugari dira (gutxienez 17 hizlari) Ahotsak.eus atarian Altzoko hizkeraz jaso ahal izan dituzten elkarrizketak.[21] Altzo eta inguruko euskaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

UEMAko kidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mailan euskara gizarte-bizitzaren alor guztietara hedatu nahi duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da Altzo.[22]

UEMAn dauden eta egon litezkeen herriak. (Iturria: Berria)

Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. Baldintza hori betetzen duten herri guztiak sartuko balira guztira 200.000 biztanle inguruko ingurunea litzateke. [23]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak[24][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artea dantza taldea
  • Jai Batzordea
  • Kultur batzordea
  • Elordi kultur eta kirol elkartea
  • Pilota eskola

Handia filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Handia»
Handia filmatzen

2017an Jon Garañok eta Aitor Arregik idatzi eta zuzendu zuten Handia euskal filmak XIX. mendean bizi izan zen Altzoko Handiaren historia kontatzen du. Filmak Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean Euskal Zinemaren Irizar saria eta "Epaimahaiaren Sari Berezia" irabazi zituen.[2][1] Goya Sarietan 10 sari lortu zituen gero zeuzkan 13 izendapenetatik. [25][26]

Takilari dagokionez markak apurtuta, euskarazko inoizko filmik ikusiena izan da. Filmak 2018ko martxotik, ikusgai dago Netflix streaming plataforman, AEBetan eta Frantzian salbu.[3]

Altzoko Handiarena benetako gertakarietan oinarritutako istorioa da. 20 urterekin akromegalia gaixotasunaren ondorioz berriro hazten hasi eta 43 urterekin hil zen arte hazten jarraitu zuen. Film hasieran lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Eleizegi protagonista Altzoko bere baserrira (Ipintza Haundia baserria) itzultzen da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betiko aldatuko dute familiaren patua.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsabio trikuharria.
  • Zuaznabar Haundi baserria: XV. mendeko baserria. Eusko Jaurlaritzak Kultura Interesdun Ondaretzat izendatu duena.
    Ipintza Haundi baserria
  • Altzoko erraldoiaren erliebea, Ipaintza baserriaren alboan dago eta Juanito Lopek egin zuen 1968an.[11]
  • Kondeko errota. Altzo Azpin dago.[11]
Zuaznabar Haundi Baserria (XVI. mendea)

Altzotar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
  3. «Altzo - Tolosaldea Turismo» www.tolosaldea.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  4. «Liburutegia» Altzo . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  5. «Haurreskolak - Haurreskolako datuak» www.haurreskolak.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  6. «KZgunea» Altzo . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  7. «Jolasleku estalia» Altzo . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  8. «Gaztelekua» Altzo . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  9. «Otxabiope gaztetxea» Altzo . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  10. «Loatzo musika eskola» Loatzo . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  11. a b c d «Altzo - Tolosaldea Turismo» www.tolosaldea.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  12. a b c «Web Eustat. Altzoko datu estatistikoak» eu.eustat.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  13. «Joseba Elduaien da Altzoko alkate berria - Altzo» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  14. https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  15. «Parte hartzen jarraitzeko eskatu die herritarrei Txomin Rezola alkateak - Altzo» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  16. «Organigrama» Altzo . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  17. «Agirre Gaztañaga, Joxe Mari - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-24.
  18. «Altzo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.
  19. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.
  20. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-29.
  21. «Altzo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-27.
  22. «Udalerri Euskaldunen Eguna, Diman, festa eta aldarrikapena uztartuz | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  23. «Beste zazpi udalerrik jaso dituzte helegiteak agiriak euskaraz bidaltzeagatik» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  24. «Elkarteak» Altzo . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  25. Berria. «Hamar Goya sari eskuratu ditu 'Handia'-k» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-08-27.
  26. «'Handia' izan da nagusi Goya sarietan» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-27.
  27. «Imaz-en pagoa» Altzo . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  28. Jakes GOIKOETXEA, Jon ORDOÑEZ: «Joxean Lizarribar, Berria Taldeko lehendakaria hil da», Berria, 2013-04-09.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa