Dionys Mascolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dionys Mascolo
Bizitza
Jaiotza Val-d'Oise, 1916
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1997ko abuztuaren 20a (80/81 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Marguerite Duras  (1947 -  1956)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Dionys Mascolo (1916ko otsailaren 11 - Paris, 1997ko abuztuaren 20a) frantses idazle eta filosofoa izan zen. Nazien nagusitasunaren kontra borrokatu ziren intelektualen taldeko kidea eta aitzindaria izan zen, Edgar Morin, Maurice Blanchot, Georges Bataille, Maurice Nadeau eta Marguerite Durasekin batera. 1946. urtean Alderdi Komunistako kide egin zen, baina handik hiru urtera utzi zuen alderdiko militantzia. 1953an Le Communisme liburua argitaratu zuen; liburu horretan komunismoa finkatu beharra azpimarratu zuen, baina, aldi berean, hori ezinezkoa zela aitortu zuen. De Gaulle jeneralaren erregimenaren etsai sutsuenetakoa izan zen, batez ere bere iritzian De Gaullek Frantzia demokratikoa diktadura presidentzialistara eraman zuen estatu kolpea jo zuenez gero. 1960. urtean Aljeriako gerraren kontrako 121en manifestuaren bultzatzailea izan zen; handik denbora gutxira bere gain hartu zuen Intsumisioaren Eskubideari buruzko Aitorpena idazteko ardura. Ezkerreko sistema politiko-sozialei buruzko gogoeta nabarmentzen da Mascoloren lanetan, Autour d'un communisme de pensée (Komunismo teorikoari buruz), bere azken obraren izenburuak eta edukiak aditzera ematen duen bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]