Georges Bataille

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Georges Bataille
Georges Bataille vers 1943.jpg
Bizitza
Jaiotza Billom1897ko irailaren 10a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1962ko uztailaren 9a (64 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Sylvia Bataille  (1928 -  1934)
Diane Kotchoubey de Beauharnais  (1951 -
Bikotea(k) Colette Peignot
Q25696201
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa École Nationale des Chartes
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, liburuzaina, poeta, eleberrigilea, idazlea eta literatura-kritikaria
Influentziak Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Alexandre Kojève, Friedrich Nietzsche eta Lev Xestov
Signature Georges Bataille.jpg

Georges Albert Maurice Victor Bataille (Bilhom, Puy-de-Dôme, 1897ko irailaren 10a - Paris, 1962ko uztailaren 9a), frantses idazlea eta pentsalaria izan zen. Katolizismora bihurtua, marxismora gero, soziologiak eta psikoanalisiak erakarri zuten, eta Ekialde Urruneko mistikoengandik aszesi-teknikak hartu zituen. Arauak haustearen beharrean oinarritu zuen gizarteari eta historiari buruzko bere ikusmoldea (Lascaux, ou la Naissance de l´art, 1955), baita bere esperientzia mistikoa eta literaturaren ikusmoldea ere (La Littérature et le mal, 1957). Aurreiritzi moral, erlijiozko edo mistiko oro ukatzen duen esperientziaren berri ematen du Somme athéologique trilogian: L´Expérience intérieur (1943); Le Coupable (1944); Sur Nietzsche (1945). Erotismoaren alorrean, azken muturreraino joan nahi izan zuen, atsegina nazkarekin bat egiterainoko moduan: Anus solaire (1927); Histoire de l'oeil (1928); Madame Edwarda (1937); Alleluiah (1947).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Bataille Aldatu lotura Wikidatan