Direktorio (Errusia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Direktorioa (errusieraz: Директория Direktorija; Kerenskiren Bigarren Gobernua) iraupen gutxiko Errusiako behin-behineko gobernua izan zen, Errusiako Iraultzan gauzatu zena. 1917ko irailaren 1etikjul. (irailaren 14tikgreg.) 1917ko irailaren 25erajul. (urriaren 7ragreg.)[1].

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917ko irailaren 1ean Kerenskik Gobernu berri bat sortu zuen, bost kidez osatutakoa[1].

Bost kideko gobernu horrek Kornilov aferan, eta are aurrerago zituen erroak. Izan ere, Kerenski hein handi batean ados zegoen Korniloven planteatutako erreformekin, nahiz eta Kornilov berak zuzentzearen kontra egon (parte batean, zuzendari bietako nor izan behar zen inguruko eztabaidak eraman zuen bien arteko talkara, edo “estatu-kolpera”). Erreforma horiek, gobernuburuan oinarritutako botere politiko indartsu bat aurreikusten zuten; eta Kerenski Kornilov aferaren aurretik programa hori ezartzera konprometitu zenez, halako direktorio-gobernu bat izendatzea logika horretan sartzen zen. John Reed kazetariak beste interpretazio bat eskaintzen du, bere arabera “Kerenskik kadeteak deitutakoekin gobernua errepikatu nahi zuen, baina Alderdi Eseristak ezezkoa eman zion, eta Kerenskik dimititzearekin mehatxatu zuen (…) Gobernu berriaren osaketaren arazoa konpondu artean, bost kidetako behin-behineko direktorioa osatu zuen[1].

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Direktorio berrian, Kerenskiz gain, honako hauek zeuden[1]:

Bost hauek osatzen zuten Gobernua. Armada, egun horietan faktore garrantzitsua zena, pertsona hauek zuzentzen zuten:

  • Armadaburu Kerenskik berak jarraitu zuen, abuztuaren 29an hala izendatua izan zen.
  • Mikhail Alekseiev Estatu Nagusiko buru izendatu zuten (hasierako asmoa Alekseiev armadaburu izendatzea izan zen, baina Alekseievek ez zuen postu hori nahi izan, are gutxiago Kerenski-Kornilov krisian izendatzekoa bazen).

Gobernuaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Direktorio Gobernuak, irailaren 1ean Errusia ofizialki errepublika bezala izendatu zuen. Sobieten VTsIKek irailaren 2an onartu zuen direktorio-Gobernua. Ohiko usteak, Otsaileko iraultzarekin eta tsarraren dimisioarekin batera Errusia errepublika bilakatu zela hedatu bazuen ere, egia esan, otsail-martxoan estatu-forma ofizialki ez zen definitu: irailean Kerenski izan zen Errepublika aldarrikatu zuena[1].

Direktorio-Gobernuak Duma ere disolbatu zuen. Direktorioak, “gobernu indartsuaren programari” jarraiki, irailaren 4angobernuz kanpoko komiteak” (hau da, Korniloven kontrako borrokarako sortu ziren komiteak) debekatu egin zituen. Hala ere, neurri hori erabat formala izan zen: Kerenskik ez zuen ia indar politikorik eta ezta ere bere autoritatea ezartzeko modurik, are gutxiago Sobietak erradikaltze prozesu betean sarturik zirenean[1].

Gobernu honek, irailaren 25a arte iraun zuen, egun horretan, Konferentzia Demokratikoak gobernu berri bat, berriz ere sozialisten eta liberalen arteko koaliziozkoa eratzea onartu zuelako[1].

Direktorioari kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stalinek gobernu hori honela deskribatu zuen: “kadeterik ez badu ere, hori kadeteekiko erabateko menperakuntza disimulatzeko amarru bat da”. Stalinek, gobernuan gehien agintzen zuen gizona Mikhail Alekseiev militarra zela salatu zuen (hala ere, irailaren 10ean Nikolai Dukhonin jeneralak Alekseiev ordeztu zuen Estatu Nagusiko buru bezala)[1].

Stalinek honako hau ere adierazi zuen: “datorren konferentzia berriak (Konferentzia Demokratikoak) direktorio honen eta demokrata konstituzionalisten arteko akordioa “zilegiztatuko” du”. Stalinek deitoratzen zuenez, “krisia dagoen bakoitzean, alderdi burges-ttipiek burgesiarekin akordioa eginez konpontzen dute (…) are Kornilov aferan zehar hiru egunez alderdi burges-ttipi horiek demokrata-konstituzionalisten traizioak intzirika aritu izan baziren ere[1].

Stalinen ustez Direktorio-Gobernuarekin, eseristek eta mentxebikeek Apirileko Krisian eta Uztaileko Egunak izan zirenean egin zuten bera egin zuten: boltxebikeekin alderdi sozialista guztien akordio bat sinatzea baino, burgesiarekin akordioa sinatu[1].

Trotskiren arabera, burgesiarekiko menperakuntza burgesiak eskatu ondoren Gobernutik Txernov botatzeak erakusten zuen. Leninen arabera, Direktorioa “Kornilovekin kasualitatez haserretutako kornilovzaleen Gobernu bat da[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j k Direktorio-Gobernua eratu da, K17. CC0 Domeinu Publikoa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]