Apirileko Krisia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Apirileko Krisia Errusiako Iraultzaren parte izan zen eta Otsaileko iraultzaren ostean, 1917ko apirilean gertatutako zenbait gertakari izan ziren[1].

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917ko apirilaren 20an, Pavel Miliukov Behin-behineko Gobernuko Kanpo Arazoetarako ministroak (Alderdi Konstituzionalista Demokrata), Errusiako Behin-behineko Gobernuak, tsarrak Ingalaterrako eta Frantziarekin sinatutako itunak errespetatuko zituela, eta beraz, Errusiak Lehen Mundu Gerran jarraituko zuela jakitera eman zuen (“Miliukoven Oharra”). Horrek, Errusiako langile eta baserritarren haserrea piztu zuen. Hurrengo egunean, Alderdi Boltxebikeak Lehen Mundu Gerraren aurkako eta bakearen aldeko greba deitu zuen[1].

Langileek deialdi honi begi onez erantzun zioten; Petrogradoko manifestaldian 100.000 langile baino gehiagok hartu zuten parte, eta Moskun, Uraletan eta beste hiri askotan, manifestaldi pila burutu ziren. Manifestaldi honen ondorioetako bat, Gobernuan eman zen krisia izan zen; ministro kadete batzuek (Miliukov berak barne) dimititu egin behar izan baitzuten[1].

Ondorioz, “koaliziozko gobernu” bat eratu zen, hau da, alderdi burgesek (kadeteek batez ere) eta kontziliatzaileek (eseristak eta mentxebikeek) osatutako Gobernua[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d 1917ko apirileko manifestazioak, K17. CC0 Domeinu Publikoa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]