Dirk van Baburen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dirk van Baburen

Bizitza
JaiotzaWijk bij Duurstede eta Utrecht, 1595
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
HeriotzaUtrecht1624ko otsailaren 21a (28/29 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Irakaslea(k)Paulus Moreelse
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Utrecht
Italia
Parma
Erroma eta Utrecht
Lan nabarmenak
KidetzaBentvueghels
MugimenduaUtrecht Caravaggism (en) Itzuli

Discogs: 5591769 Edit the value on Wikidata
Dirck van Baburenen Kontzertua.

Dirk van Baburen (Utrecht, Herbehereak, 1595 inguruan - 1624ko otsailaren 21a) margolaria izan zen. Caravaggioren jarraitzaile nagusietakoa izan zen Herbehereetan. Paulus Moreelse izan zuen irakasle Utrechten, eta David Haenekin ibili zen Italian zehar. Erroman sendotu zuen bere estiloa, Caravaggioren lanak eta bereziki Caravaggioren erretratuetako pertsonaiak oinarri zituela. Italian zela erlijio-gaiak irudikatu zituen batez ere, eta Utrechten aldiz, gai profanoak landu zituen. XVII. mendeko erlijio-lan nagusietakoa irudikatu zuen San Pietro in Montorioko kapera batean David Haenekin batera egindako zenbait lanen artean: Kristo Hilobi Santuan. Bere beste zenbait lan aipagarri: Musikari gaztea, Tito, Kristo Gurutzearekin, Kontzertua, eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]