Edukira joan

Dirletongo gaztelua

Koordenatuak: 56°02′45″N 2°46′42″W / 56.0458°N 2.77838°W / 56.0458; -2.77838
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dirletongo gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEkialdeko Lothian
Koordenatuak56°02′45″N 2°46′42″W / 56.0458°N 2.77838°W / 56.0458; -2.77838
Map
Historia eta erabilera
JabeaHistoric Environment Scotland
KudeatzaileaHistoric Environment Scotland
Arkitektura
Ondarea
Kontaktua
HelbideaDirleton, North Berwick EH39
Webgune ofiziala

Dirletongo gaztelua (ingelesez: Dirleton Castle) Eskoziako Dirleton herrian dagoen gaztelua da, Edinburghetik 32 kilometro ekialdera, Ekialdeko Lothian eskualdean. Gaur egun hondarretan dago. A mailako eraikina izendaturik dago.

John De Vaux-ek 1240 urtearen inguruan eraiki zuen baina Eskoziako Independentzia Gerretan oso kalteturik gelditu zen. XIV mendean Haliburton familiak konpondu zuen eta 1505ean Ruthvenstarrek eskuratu zuten. Hauek Maria I.a Eskoziakoaren alde egin zuten eta horregatik gaztelua gotortu egin zuten 1600an. Honen ondorioz etxebizitza izateari utzi zon.

1650an Oliver Cromwellek gaztelua setiatu egin zuen eta berriz ere kalte handiak izan zituen. Honen ondoren John Nisbet, Dirletongo Lordak, beretzat hartu zuen eta beren eskutan egon zen 1923an Estatuak eskuratu zuen arte.

Dirletongo gaztelua harkaitz baten gainean eraikita dago eta nekazal eremu aberatsek inguratzen dute. Ingalaterratik Edinburgherako kostaldeko sarrera zaintzeko eraiki zen.

Gaur egun ikusgai dauden egitura aipagarriak honako hauek dira:

  • XIII mendeko Dorrearen hondarrak.
  • Ruthvenstarrek eraiki zuten XVI mendeko jauregia.
  • Lorategiak
  • XVI mendeko usategia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]