Diruaren historia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Diruaren sorrera metal preziatuen erabilerarekin hasten da, ordaintzeko modu bezala. Dirua denboran zehar aberastasuna trukatzeko, biltegiratzeko eta neurtzeko erabili izan da. [1] Dirua, azken finean, trukeak egiteko bitarteko bat da. Diruak forma fisikoa har dezake, hala nola txanponak eta billeteak, edo kontu idatzi edo elektroniko bat izan daiteke ere.

Iraganean, hainbat objektu diru gisa erabili ziren, adibidez, molusku jakin batzuen maskorrak edo gatza. Denborarekin, merkantzia-dirua arrunt bihurtu zen, sortzen zituen metal preziatutik eratorritako balioa zuten urre edo zilarrezko txanponak bezala. Gero, dirua paper moneta edo diru adierazgarrira aldatu zen. Diru mota hori XX. mendera arte erabili zen, ekonomia modernoetan diru fiduziarioaren erabilera zabaltzen hasi zen arte, konfiantzan oinarrituta. Gaur egun, eskudirua gero eta gutxiago erabiltzen da, diruaren transakzioak geroz eta gehiago elektronikoki egiten dira, hemendik urte batzuetara dirua desagertzeko arriskuarekin.

Truke ez monetarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia primitiboenetan, subjektuak elementu ekonomiko autarkikoak dira, eta ez dute beste batzuekin elkarreragiten. Talde zabalagoetan sartzeak gizartea konplexuagoa izatea bihurtu zuen, eta lanaren banaketa progresiboa ekarri zuen. Gizabanakoak ezin ziren autonomoak izan eta besteen beharra zuten beren beharrak asetzeko. Ondorioz, lanaren banaketa horrek subjektuen arteko trukea eskatzen zuen.

Truke-sistema batek horrela funtziona dezan, beharrezkoa da norbanako bakoitzak beste baten ongia nahi izatea eta nahi diren kantitateak bat etortzea haren eskuragarritasunekin. Izan ere, trukearekin, ondasun baten soberakina duen gizabanako batek, zuzenean, antzeko balioa edo erabilgarritasun handiagoa duen zerbaitekin trukatu ahal izango luke, tresna batekin, adibidez. Trukearen bidez transakzioak egiteko gaitasuna mugatua da, desioak bat etortzearen araberakoa baita. Ale saltzaileak alea erosi nahi duen erosle bat aurkitu behar du, eta horrek ere saltzaileak erosi nahi duen zerbait eskaini behar du trukean.

Esan daiteke sistema garestia dela denbora eta esfortzuari dagokionez. Beste pertsona bat bilatu beharra dago norbaitek eskainitakoa nahi duena, eta norbait horri besteak eskaintzen duena ere nahi beharko du.

Diruaren agertzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trukearen berezko zailtasunek hainbat ondasun erabiltzera ekarri zuten trukeak errazteko. Ondasun horiek kanbio-tresna bihurtuz lehen diru modua bihurtu ziren. Historian zehar, hainbat ondasun ezberdin erabili dira ordainketak egiteko. Denboran zehar, balio egonkorra duten ondasunak bilatu dira, bolumenarekiko balio handikoak eta eskakizunetarako kantitate nahikoetan erabilgarri daudenak.

Harri Aroan, Anatoliako obsidiana erabiltzen zen diru moduan[2]. Sardinian, (K.A. 3000. urtean) obsidiana ordezkatu zuten eta kobrea eta zilarra erabiltzen hasi ziren.[3][4][5][6]

Laban formako txanponak. (Yidao, Mingdao), China, Zhou Dinastia (K.A. 600-200)

K.a. 9000 urtean jada alea erabiltzen zen, bai diru moduan [7], bai truke moduan. Diruaren balioari dagokionez alearen garrantzia oso handia izan zen, honela, urre kopuru txiki baten terminoari “urrezko ale” deitzen zitzaion.[8]

Diruarekin egindako lehen merkataritza kasuetan, ondasunak berrerabiltzeko eta berriro elkartrukatzeko erabilgarritasun eta fidagarritasun handiagoa zegoenez, trukerako objektu gisa hautatu ziren. Modu horretara, nekazaritzan, zerealaren ekoizpenerako beharrezkoak ziren ondasunak  izaten ziren elkartruke zuzenetan diru esanahia lortzen zutenak.

Giza existentziaren beharrak asetzen ziren heinean, lanaren banaketa areagotu egin zen, eta horrek, aldi berean, jarduera berriak sortzea eta arazoak azkarrago konpontzea ahalbidetu zuen[9]. Herriaren beharrak geroz eta finagoak bihurtu ziren eta trukea geroz eta beharrezkoagoa bihurtu zen, era berean, langile espezializatuak (eskaintzaileak) bezero posibleetatik (eskaria) bereizteak komunitate osorako bitarteko amankomun bat erabiltzea eskatzen zuen, merkatu zabalago bat errazteko.[10]

Aristotelesen ustetan,[11] herrialde bateko biztanleak beste herrialde baten menpekoago bihurtzen zirenean, behar zutena inportatzen zuten eta sobratzen zitzaiena esportatzen zuten, diruaren erabilpena beharrezkoa bihurtuz.

Metal preziatuen agerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain azaldutako irizpideen arabera, gizarteak metal batzuk hautatu zituzten (urrea, zilarra edo kobrea bezalakoak) diru ondasun moduan diruaren funtzioa betetzeko. Hasiera batean, metal horiek pisura zirkulatzen ziren pipita moduan, hautsetan, etab.

Metal horiek landuak egon gabe zirkulatzeak arazoak ekartzen zituen pisuarekiko eta legeekiko. Trafikoaren segurtasuna zela eta, kalitatea eta pisua bermatzen zuen marka bat egitea gomendatu zuen. Ondoren, txanponen murrizketen iruzurrei aurre egiteko, txanponen lanketa hasi zen.

Diru elektronikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diru digitala ere deitua, modu elektronikoan igortzen den dirua da, ordenagailu-sare bat erabiliz, Internet erabiliz. Kasu hauetan ez dira papera eta txanponak erabiltzen. Transakzioak egin daitezke banku batek edo beste finantza-erakunde batek nahitaez esku hartu gabe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Mises, Ludwig Von. (1935). The Theory of Money and Credit. Ludwig von Mises Institute ISBN 978-1-61016-322-4. (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  2. International congress on the archaeology of the ancient Near East, ed. (2010). Proceedings of the 6th International Congress of the Archaeology of the Ancient Near East: 5 May-10 May 2009 [i.e., 2008], "Sapienza", Università di Roma. Harrassowitz ISBN 978-3-447-06175-9. (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  3. (Ingelesez) Demand, Nancy H.. (2012-01-10). The Mediterranean Context of Early Greek History. Wiley ISBN 978-1-4443-4233-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  4. (Gaztelaniaz) Wayback Machine. 2023-11-10 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  5. (Ingelesez) Bintliff, John. (2012-03-19). The Complete Archaeology of Greece: From Hunter-Gatherers to the 20th Century A.D.. Wiley ISBN 978-1-118-25519-3. (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  6. (Ingelesez) «Stephen King | The Shawshank Redemption» stephenking.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  7. (Ingelesez) Soto, Jesús Huerta de. (2006). Money, Bank Credit, and Economic Cycles. Ludwig von Mises Institute ISBN 978-1-61016-388-0. (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  8. (Ingelesez) The Bankers Magazine and Statistical Register. Wm. Crosby 1871 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  9. Gross, Richard. (2010-04-30). Psychology: The Science of Mind and Behaviour 6th Edition. ISBN 978-1-4441-0831-6. (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  10. (Ingelesez) Mises, Ludwig Von. (1935). The Theory of Money and Credit. Ludwig von Mises Institute ISBN 978-1-61016-322-4. (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  11. «Money: A Study of the Theory of the Medium of Exchange - David Kinley - Google Books» web.archive.org 2013-11-05 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]