Display

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katodo hotzeko displaya, LED displaya eta VFD displaya.

Pantaila edo ingelesez display, zenbait aparatu elektroniko konekta dezakeen gailua da, aparatu horien informazioa ikus[1] zein ukipen eran erakusteko aukera eskaintzen duena. Sarrerako informazioa seinale elektriko den kasuetan, display elektronikoa deritzo. Ikusmen bidezko display elektronikoen aplikazio erabilienak telebistak edo ordenagailuak dira. Aparatu horiek irteera-gailuak dira.

Ukipen-lerro batzuk ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat dira, eta pieza elektromekanikoak erabiltzen dituzte ukimen-irudi bat (oro har, Braille karaktereak) dinamikoki eguneratzeko. Irudi hori hatzak erabiliz irakur daiteke.[2]

Lehen displayak, igogailuen antzekoak, legendak argitzen zituzten lanparekin eraikitzen ziren. Adibide bat igogailuak dira, solairu bakoitzerako argi bat baitzegoen zenbaki formako silueta baten atzean. Kalkulagailuak, kutxa erregistratzaileak eta hainbat informazio erakusten duten neurketa-tresna elektronikoak agertzen direnetik aurrera, displayei buruz hitz egin daiteke.

Display motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Displayak erabiltzen dituen erloju digitalak.

Segmentuzko displaya[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Display batzuek digitu edo karaktere alfanumerikoak baino ez dituzte erakusten. Segmentuzko pantailak deitzen dira, nahi den glifoaren itxura emateko pizten eta itzaltzen diren hainbat segmentuz osatuta daudelako. Segmentuak LED indibidualak edo kristal likidoak izan ohi dira. Batez ere, erloju digitaletan eta poltsikoko kalkulagailuetan erabiltzen dira.

Segmentuzko display mota ezberdinak, bata bestearen alboan: 7 segmetukoa, 9 segmentukoa, 14 segmentukoa eta 16 segmentuko displayak.

Hainbat motatakoak existitzen dira:

7 segmentuko display batean 0tik 9ra bitarteko digituak irudikatzen dira, segmentu egokiak argiztatuz. Puntu edo koma hamartarra ere izaten dute. Batzuetan "E" (errorea), "b" edo "L" (Low Battery) bezalako karaktereak ere adierazten dira. Hala ere, karaktere alfabetikoak adierazteko 14 segmentuko displaya sortu zen. 14 segmentuko display horiek arrakasta txikia izan zuten eta 5x7 puntuko matrizearen gaitasunaren ondorioz oso gutxi erabiltzen dira. Segmentuen displayak hainbat teknologiatan fabrikatzen dira: goritasunean, katodo hotzean, LEDean, kristal likidoan, fluoreszentean eta abar.

LCD motako displaya.

Matrizezko displaya[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5x7ko matrizeak letra larriak eta xeheak, puntuazio-zeinuak eta karaktere bereziak adierazteko aukera ematen du, irakurgarritasun maila bikainarekin. 1940ko hamarkadan dagoeneko display horiek publizitate iragarki garrantzitsuak erakusten zituzten. Goritasun-lanparaz eginak ziren, nahiz eta gaur egun, LED eta LCDrekin fabrikatzen diren.

Erlojurako VFD motako displaya.

5x7ko matrizeekin batera karaktere-lerroak aurki daitezke, batez ere LCD eta VFD, formatu anitzetan aurkeztu daitezkeelarik. Horiek, bat eta lau arteko lerro kopuru eta zortzi eta berrogei arteko karaktere kopuruarekin adieraz daitezke.

Matrize grafikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matrize handiago bat da, karaktere zein grafikoak adieraz ditzakeena. LCD eta VFD bidez fabrikatzen dira. LED matrizeak display txikiagoen mosaiko batez osatuta daude (8x8 tamainakoa normalean). Kolore askotakoak izan daitezke (Gorria-Laranja-Berdea edo Gorria-Berdea-Urdina), eta publizitate-hesietan, futbol-zelaietan eta abarretan erabil daitezke.

Display elektromekanikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aire zabalean erabiltzeko lehen displayen arazoek (argitasun eta hauskortasun falta) beste display mota batzuk garatzea ekarri zituzten. Honen funtzionamendua, mekanikoki mugitu egiten den pieza batek ikur edo legenda bat ezkutatzean edo erakustean datza. Mota honetakoak dira "gortina" deritzon displayak, pausoz pausoko motor bat dutenak, legenda ezberdinak dituzten "orriak" pasatzen dituena nahi den mezura iritsi arte. Ospe handia izan zuen aireportuetan, tren-geltokietan, autobusetan eta abarretan, baina mezuak aldatzeko zituen zailtasunak bere amaiera eragin zuen, beste teknologia batzuetan alternatibak eskuratu ahal izan zirenean. Beste display mekaniko bat, 7 segmentu eta matrize gisa ikusten dena, elektroiman baten eraginez perpendikular jartzeko biratu daitezkeen xaflen gaineko segmentu edo puntu fluoreszenteak dira. Bestalde, honen abantaila nagusiak honako hauek dira: eguzki betean ikus daitezkeela eta egoera-aldaketan soilik kontsumitzen dutela.

Proiekzio display baten desmontaketa. Bonbilla, lente multzoa, digituak dituen filma eta diafragmak ikus daitezke.

Proiekzio displaya[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanpara-matrize bat da, non aldi bakoitzean lanpara bat baino ez den argiztatzen. Argia kondentsadore batera eramaten da. Film batek irudikatu nahi diren sinboloak izango ditu, eta argia honen gainean proiektatzen da. Ondoren, beste lente multzo batek, irudia, pantaila zeharrargi baten gainean enfokatzen du, bere atzeko aurpegian ikus daitezkeenak. Oro har, hamabi irudi soilik erabili daitezke; aldaezinak izango dira, unitatea desmuntatu eta filma aldatu ezean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Chapter 6 - Output» web.archive.org 2012-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).
  2. (Ingelesez) «Accommodations for Vision Disabilities» Energy.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]