Erabiltzailearen interfaze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erabiltzailearen interfazea programa informatiko baten atal bat da, programaren eta haren erabiltzailearen artean informazioa trukatzeko eginkizuna duena. Informatikan, hainbat interfaze mota daude, hainbat mailatan aritzen direnak: pertsonei programekin komunikatzeko aukera ematen dietenak, batetik; eta ordenagailu edo konputagailu barruko gailuak eta osagaiak lotzen dituzten ezinbesteko hardwareak, ikusezinak sarritan, bestetik.

Erabiltzailearen interfazeak erabiltzeari programa batekin komunikatzeko aukera eskaintzen dioten elementuak ditu (diseinu grafikoa, komandoak, mezuak eta abar). Mikrokonputagailuek hiru mota desberdineko interfazeak dituzte: komandoen interfazea, MS-DOS sistemaren A edo C ikurrengatik ezaguna, erabiltzaileak sartutako komandoen araberako aginduak betetzen dituena; menuen bidez kontrolatutako interfazea, aplikazio askotan erabilia, komando sorta bat eskaintzen diona erabiltzeari, eta letra jakin bat sakatuz, kurtsorea mugituz, edo saguaren bidez, komando horietako bat hautatzeko aukera ere ematen diona; azkenik, erabiltzailearen interfaze grafikoak, Apple Macintosh ekipoen eta leihoetan oinarritutako programen ezaugarria: irudien bidez adierazten ditu kontzeptuak, eta erabiltzaileari menuak eta leihoen neurria, kokalekua eta edukia kontrolatzeko aukera ematen dio. Konputagailuen barrualdean beste interfaze mota batzuk daude, programei sistema operatiboarekin aritzeko aukera ematen dietenak eta sistema operatiboari konputagailuaren hardwarearekin aritzeko aukera ematen diotenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]