Kalkulagailu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Casio kalkulagailu zientifiko bat.

Kalkulagailua da kalkulu aritmetikoak era mekanikoan edo elektronikoan ebazten dituen makina. Matematiketan asko erabiltzen da. Funtzio ezberdinak ditu, biderkatzea, zatitzea, gehitzea, kentzea, erro karratuak kalkulatzea... Gehienetan zatiketa edo biderketa zailak egiteko erabiltzen da. Lehenengo kalkulagailua paskalina izan zen. Gaur egun edonon daude kalkulagailuak: erlojuetan, interneten...

Blaise Pascalek 1642. urtean asmatu zuen makina aritmetiko digitalaren ondorengoak dira. Geroago, XVII. mendean, G. W. Leibnizek makina aurreratuago bat asmatu zuen, eta XIX. mendean, erabiltzeko gero eta errazagoak eta txikiagoak ziren kalkulagailuak egin zituzten. XX. mendearen lehendabiziko hamarkadetan, mahai gaineko kalkulagailuak, hau da, aldean erabilgarriak, asmatu ziren; batzuk mekanikoak ziren, eta beste batzuk berriz motor elektrikoz ibiltzen ziren. 1955 ondoko urteetan, datu-prozesatzeko sistema elektronikoek izandako bilakaera zela eta, zaharkituriko kalkulagailu mekanikoak alde batera utzi ziren kalkulagailu elektronikoen mesedetan. XX. mendearen azken urteetarako sortu ziren lehen sakelako kalkulagailuak; horiek oinarrizko eragiketa aritmetikoez gainera, funtzio matematiko bakunak edo sinpleak ere egin ditzakete (ohiko funtzio trigonometrikoak eta alderantzizko funtzioak adibidez); datuak eta aginduak gorde ditzakete memorian, eta ordenagailu txikien antzera programatzeko ahalmena ere badute.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kalkulagailu Aldatu lotura Wikidatan