Domesday liburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Domesday liburua
Domesday liburuaren orrialde bat.
Datuak
Idazlea (1086)
GeneroaErregistro liburua
Jatorrizko izenburuaDomesday Book
HizkuntzaLatin
HerrialdeaIngalaterraIngalaterrako Erresuma
FormatuaEskuizkribua
Euskaraz
IzenburuaDomesday liburua

Domesday liburua (ingelesez Domesday Book, Domesday edo Winchester Book) 1086 urtealdera Gilen I.a Ingalaterrakoaren aginduz osatu zen Ingalaterrako Erresumako erregistro nagusia izan zen. Erregistro hau gaur egun burutu ohi diren zentsuen antzekoa da.

Gilen I.ak konkistatu berri zuen herrialdearen informazioa behar zuen, honela hura hobeto adminsitratzeko asmoz. Honela bada, domesday hitzak "kontuen eguna" edota "kontuak kitatzeko eguna" esan nahiko luke. Honekin lord batek bere menpeko bakoitzak zituen jabetzen kontabilitatea eraman zezakeen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domesday liburuaren xehetasuna.

Latinez idatzi zen. Domesday izena anglosaxoierazko dom hitzetik dator, euskaraz "kontu" edo "aintzatespen" esan nahi du.

Erdi Aroko kristauen ustetan eta Bibliako Apokalipsiaren arabera, Azken Epaia egunean Jesukristok pertsona bakoitzari bere bizitza osoan burututako ekintzen inguruko kontu hartzea gauzatuko omen du. Doomsday izendapenak zantzu hori ere izango luke (ingelesez doom, "patua").

Argitalpen elektronikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko abuztuan Erresuma Batuko Artxibategi Nazionalak Domesday liburuaren online bertsio osoa eskuragarri jarri zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]