Domingo Akasuso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Domingo Akasuso
Don Domingo de Acassuso.jpg
Bizitza
Jaiotza Zalla1658ko apirilaren 22a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Buenos Aires1727ko otsailaren 8a (68 urte)
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua, politikaria eta armadako ofiziala
Zerbitzu militarra
Adar militarra Espainiako Lurreko Armada
Gradua kapitain
Domingo de Acassuso, firma.jpg

Domingo Akasuso Terreros (Llantada, 1658 edo 1659ko apirilaren 22a -Buenos Aires, 1727ko otsailaren 8a) bizkaitar militar eta ekintzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akasuso Sevillako eta Andaluziako zenbait lekutako infanteen konpainiarako erreklutatu eta Rio de la Platara bidali zuten, portugaldarren etengabeko hedapenaren aurrean Espainiako lurraldeen defentsa indartzeko helburuarekin. 1680ko urriaren 10ean, Akasuso, beste soldaduekin batera, inguru hartara zihoazen bi ontzietako batean ontziratu zen.

Handik gutxira, José de Herrerak, Buenos Airesko gobernadorea zena, Las Conchas portuan kontrabandoa kontrolatzeko misioa enkargatu zion; hau Colonia del Sacramento hiritik zetorren, Rio de la Platako beste ertzean eta portugaldar domeinupean zegoena. Akasusok kontrabandistak bere salgaiekin (batez ere generoak, garai hartan oso preziatuak zirenak) harrapatzea lortu zituen eta kapitain mailara igotzea lortu zuen.

Handik denbora gutxira, Akasusok milizia utzi zuen merkataritzan aritzeko, honela, Plaza Nagusitik gertu negozio etxe bat ezarri zuen. Bere negozioak jangarriak, generoak, lanerako tresnak, sebo kandelak, sarrailak eta iltzeak saltzen zituen, besteak beste. Gainera, esklaboen trafikoan eta kontrabandoan parte hartu zuen, garai hartan nahiko arruntak zirenak. Horrela, aberats bilakatu zen.


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.