Edukira joan

Domingo Goicuria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Domingo Goicuria

Bizitza
JaiotzaHabana1805eko ekainaren 23a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaHabana1870eko maiatzaren 7a (64 urte)
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria

Domingo Agripino de Goicuria y Cabrera, (La Habana, 1805eko ekainak 23 - Ibid, 1870eko maiatzak 7), Kubako militar eta ingeniari bat izan zen, Kubaren independentziaren aldeko lehen borrokalarietako bat.

Goicuria Bizkaiko familia aberats batekoa zen, azukre landaketen jabea. 7 urterekin Bilbora bidali zuten eskolara, eta ondoren Coruñara. Ondoren, Britainia Handian, Frantzian eta Estatu Batuetan ikasi zuen.

Kubara itzultzean, Espainiako Koroaren aurka zegoen matxinada kubatarraren mugimendu hasiberriari atxikitzen zaio, baita esklabo beltzen askatasunaren aldeko kausa abolizionistari ere.

Gai honi buruz, 1844an, gobernu kolonialak, kolonizatzaile zuriak ekartzea proposatzen du, honela, esklabo beltzak ekartzeko beharra murrizteko, Asturias eta Galizian, Kubara bidaltzen dituen 2000 artisau eta nekazari elkartzea lortzen du.

Independentziaren aldeko mugimenduaren alde, 19.000 peso biltzen ditu Kuban, eta New Yorkera bidaltzen ditu, Narciso Lópezen alde, "Creole" ontzia hornitzeko. Creole-n 610 gizonez osatutako talde bat New Orleansetik abiatzen da eta 1851ko maiatzaren 19an Kubako Cardenasen lehorreratzen da.

Han espainiar tropei aurre egin zieten, garaituak izan zirelarik, eta Narciso López 1851ko irailean exekutatua izan zen; Goicuria preso hartu eta Sevillara deportatua izan zen. 1854an, beste saiakera bat prestatzen da, Goikuriak armak eta munizioak erosi zituelarik, lehorreratzea Pinton egin zen, eta, berriz ere, saiakera indargabetua izan zen.

Estatu Batuetan erbesteratu zen, Hamar Urteko Gerrako garairik bortitzenean Goikuriak Kubako Errepublikarekin harremanak ezarri zituen, honen presidentea Carlos Manuel de Céspedes zelarik, eta Manuel de Quesada indar iraultzaileen buruzagi nagusia. Céspedesek Goicuriari eskatzen dio Mexikoren babesa eta laguntza lortzeko.

Baina 1870ean, ontziratzera zihoala, Caballero de Rodas jeneral espainiarrak Cayo Guanajan harrapatu zuen, Camagüey uhartedian. Goicuria Habanara eraman zuten, eta bertan epaitu eta heriotza zigorra ezarri zioten traizioagatik. Garrote vilaren bidez burututako epaia EL Príncipe gotorlekuan exekutatu zen. 64 urte zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]