Domus Ecclesiae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dura Europos hiriko Domus ecclesiae

Domus ecclesiae lehen kristauen gurtza lekuak dira. Beraien erlijioa legez kanpo zegoenen, toki ezkutuak ziren. Otoitz egin eta beraien erlijioaren praktika ezberdinak (bataioa adibidez) egiteko erabiltzen zituzten. 313an kristautasuna onartu zenetik ez zen gehiago etxe hauen beharrik izan.

Honetarako, lehen mendeetan etxe pribatuetan elkartzen ziren. Domus hitzak latinez etxea esan nahi duen bitartean, ecclesiae hitzak grezieraz bildu esan nahi zuen: bilera etxea.

Erroma hiriko domus ecclesiaeak, titulus izenarekin ezagutzen ziren, etxeen jabeek bere etxe ataritan plaka edo titulus bat jartzen baitzuten beren izenekin. Badakigu eliza jezarria zegoenean, Erroman 25 titulus behintzat bazeudela, orain basilikak direnak. Espazioaren sakralizazioa egiten zen eta kristautasuna onartu zenean, domus ecclesiae hauek zeuden tokitan basilikak eraiki ziren.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura mota hau domestikoa zen, diskretua. Bere funtzioa komunitatea bildu eta errituak eta otoitzak egitea zen, hau da, liturgia ospatzea. Aztarnak topatzen direnean, zaila da jakiteak domus ecclesiae bat ote zen, pinturaren bat ez bada aurkitzen behintzat.

Funtzionalitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mezetara joaten zirenak ez ziren berdinak denak. Alde batetik fededunak daude, kristauak, bataiatuak. Bestetik katekumenoak, mezetara joaten ziren erlijio berria ikastera eta oraindik bataiatugabeak ziren. Mezak bi zati zituen, bata fededunena eta bestea katekumenoena. Eukaristiaren unean katekumenoei ez zitzaien uzten mezan parte hartzea eta hor hasten zen fededunen meza. Orduan katekumenoak aretotik ateratzen zituzten eta beste areto batetara eraman, handik meza entzun bai baina ezin ikusi zuten. Beranduago eraikiko diren basiliketan funtzio bera zuten nartexak zeuden. Katekumenoak bataiatu ondoren, bataiaberri, neofito edota renatus ziren.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienetan etxeak suntsitu egiten ziren toki berean basilika eraikitzeko, baina gutxienez bi dira zutik mantendu ziren bi domus ecclesiae:

  • Titulus Aequitii. Erroman dago eta ez dakigu zergatik, baina kasu honetan etxea errespetatu egin zuten eta eliza bere ondoan eraiki: San Martino al Monti eliza.
  • Dura Europos. Gaur egungo Sirian dago. 256.urtean martxan zegoen eta urte horretn gertatu zen. Siriako mugetan garai haietan, pertsak zeuden eta Dura Europos konkistatu zuten. Etxea etzuten osotara suntsitu eta leharraz estalia geratu zen. 1930.urtean topatu zen indusketa batzuetan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]