Dona Ana zubia
Dona Ana zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Mozambike |
Province of Mozambique | Tete probintzia |
District of Mozambique | Mutarara District |
Koordenatuak | 17°26′31″S 35°03′07″E / 17.4419°S 35.0519°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1935 |
Arkitektura | |
Diseinatzailea | Edgar Cardoso (en) |
Materiala(k) | burdina |
Dimentsioak | 3.670 () m |
Gurutzatzen du | Zambezi |
Zubibegiak | 40 |
Ondarea | |
Dona Ana zubia (portugesez: Ponte Dona Ana) Mozanbiken dagoen trenbide zubi bat da. Zambezi ibaia zeharkatzen du eta horrela Mutarara eta Vila de Sena herriak lotzen ditu.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burdinez eraikita dago. 3,67 kilometrotako luzera du eta 40 zutabek eusten dute. Modulu bakoitzean arku itxura duen egitura bat du gainaldean, ertz bietan. 33 zubibegik 80 metrotako tartea dute eta gainerako zazpiek 50 metrotako tartea.
Trena igarotzen da gainetik eta 2017an oinezkoentzako pasabidea ere eraiki zen. Gaur egun 3.000 oinezkok erabiltzen dute zubia egunero.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mozanbike Portugalen menpeko kolonia zen garaian portugesek eraiki zuten 1934an, Moatize eta Malawiko meatzetan erauzitako ikatza Beirako itsasportura trenez eramateko helburuaz.
1980. hamarkadan izan zen Mozanbikeko Gerra Zibilean suntsitu egin zuten[2]. USAID erakundearen laguntzarekin berriztu egin zuten eta autoentzako linea bakarreko errepidea gehitu zioten[3]. 2006an errepidea itxi egin zuten eta berriz ere trenarentzako zubia bihurtu zen soilik. 2009 artean Afrikako trenbide zubi luzeena izan zen, Mozanbiken bertan Armando Emilio Guebuza zubia eraiki zen arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) mozambique. «One of Africa's longest bridges, 86-year-old Ponte Dona Ana gets a much-needed facelift» Mozambique (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ (Ingelesez) «Travel Africa Magazine | Explore the world's most exciting continent» Travel Africa Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ «USAID Mozambique :: Historical Photo Gallery» archive.ph 2013-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).