Donegal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donegal
Dún na nGall
 Irlandako Errepublika
Donegal stadsgezicht.jpg
Donegal udalerriko irudia.
Donegal Town COA 3d.svg
Administrazioa
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Flag of Ulster.svg Ulster
DonegalKerryMeathLeitrim col.png Donegalgo konderria
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Geografia
Koordenatuak 54° 39′ 00″ N, 8° 07′ 01″ W / 54.65°N,8.117°W / 54.65; -8.117Koordenatuak: 54° 39′ 00″ N, 8° 07′ 01″ W / 54.65°N,8.117°W / 54.65; -8.117
DonegalDún na nGall hemen kokatua: Irlandako Errepublika
DonegalDún na nGall
Donegal
Dún na nGall
Altuera 32 m.
Demografia
Biztanleria 2.330 biztanle (2006)
Informazio gehigarria
Webgunea http://www.donegaltown.ie/

Donegal (irlanderaz Dún na nGall) Irlandako ipar-mendebaldeko Donegal konderriko udalerri bat da. Sarritan, ingelesez, izen bereko konderritik ezberdintzeko Donegal Town izenez ere deitu ohi da. Nahiz eta udalerri honek konderriari bere izena eman, ez da konderri honetako udalerririk populatuena (Letterkenny da).

Bertakoek udalerri honetako erdiguneari the Diamond ezizenez ("Diamantea") deitu ohi diote, diamantearen oinplanoa baitu, gune hau nahiko jendetsua delarik.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko Dún na nGall izenak "atzerritarren gotorlekua" esan nahi du. Badirudi XI mendean vikingoek gotorleku bat eraiki zutela bertan, 1159an suntsitua izan zena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrehistoriatik populatua izan den eremua da.

Kondairak dioenez San Patrizio piratek bahitu ondoren inguru honetan utzi zuten aske. Inguruko lurretako jendea kristautzen hasi zen orduan.

Irlandaren historian oso garrantzitsua izan zen O'Donell familiaren egoitza zen. O'Donelldarrak XV eta XVII artean ingelesen kolonizazio nahiaren aurkari sutsuak izan ziren. Garai hartakoa da Donegal gaztelua. 1607an ingelesek herria berenganatu eta Basil Brooke kapitainak eskuratu zituen lurrak. Berak planifikatu zuen herria erdiguneari diamante itxura emanez. XX menderarte Gore familiaren lurralde zabalaren barnean egon zen Donegal.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Donegal gaztelua
  • XV mendeko Monasterio frantziskotarraren aztarnak
  • Donegal Craft Village: Artisautza eremua.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat hondartza ditu eta surfa egiteko kostalde egokia da. Bluestack mendiak igotzeko abiapuntu egokia ere bada.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donegal Aldatu lotura Wikidatan