Gaoth Dobhair

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaoth Dobhair
Gweedore
 Irlandako Errepublika
Hotel, beach, and shipwreck south of R257 at Bunbeg - geograph.org.uk - 1159653.jpg
Udalerriaren aireko ikuspegi orokorra.
Administrazioa
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Flag of Ireland.svg Irlanda
Flag of Ulster.svg Ulster
DonegalKerryMeathLeitrim col.png Donegalgo konderria
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Izen ofiziala Gaoth Dobhair
Geografia
Koordenatuak 55° 03′ 03″ N, 8° 14′ 08″ W / 55.050941°N,8.235626°W / 55.050941; -8.235626Koordenatuak: 55° 03′ 03″ N, 8° 14′ 08″ W / 55.050941°N,8.235626°W / 55.050941; -8.235626
Gaoth Dobhair hemen kokatua: Irlandako Errepublika
Gaoth Dobhair
Gaoth Dobhair
Demografia
Biztanleria 4,065 biztanle (2002)
Informazio gehigarria
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlanda
Flag of Ulster.svg Ulster
DonegalKerryMeathLeitrim col.png Donegalgo konderria

Gaoth Dobhair edo Gweedore Donegalgo konderrian dagoen udalerri txikia da, 2002an ia 1.400 biztanle baino ez izanik. Inguru guztia kontuan hartuta, 5.000 pertsona bizi dira han. Bertako kaitik kilometro eskasera Gola uhartea kokatzen da.

Gaeltachten barruan dagoen leku esanguratsua da, Irlanda osoko irlandera hiztun gehien dituen udalerririk handiena baita. Bertan dauka egoitza nagusia Raidió na Gaeltachta irrati kateak. Halaber, udalerri honek musika herrikoiari dagokionez giro bikaina du, Clannad eta Altan musika taldeak nahiz Enya abeslari ezaguna ere bertakoak direlarik. 2003tik, gaelerazko izena da ofizial bakarra.

Herriko toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaoth Dobhair.
Gaoth Dobhair edo Gweedore udalerriaren ikuspegi orokorra.

Irlandako beste herri batzuetan bezala, hemen ere bitxia da nola ingelestu dituzten hainbat lekuren izen gaelikoak. Fenomeno hau ez da oso desberdina beste hizkuntz gutxituen toki batzuekin konparatuz gero.

Toponimiako adibide batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Na Doirí Beaga/Derrybeg
  • An Bun Beag/Bunbeg
  • Dobhar/Dore
  • Luinneach/Luinnagh
  • Glaiseach/Glassagh
  • Baile Lár/Middletown
  • An Choiteann/Cotteen
  • Mín na Cuinge/Meenacuing
  • Cnoc Fola/Bloody Foreland
  • Croithshlí/Crolly
  • Dún Lúiche/Dunlewey
  • Machaire Gathlán/Maghergallon
  • Machaire Chlochair/Magherclogher
  • Mín a'Chladaigh/Meenaclady
  • Bun a'Leaca/Brinaleck
  • Ard na gCeapairí/Ardnagappery

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri honetan musika herrikoiak ikaragarrizko eragina eta indarra du. Adibidez, bertakoak Irlanda osoan ospetsu bilakatu diren Gleanntáin Ghlas' Ghaoth Dobhair eta Báidín Fheilimí abestiak eskualde honetan jatorria dute. Gainera, Clannad, Enya, Altan, Proinsias Ó Maonaigh edota Mairéad Ní Mhaonaigh musikariak udalerri honetan jaioak dira.

Herritar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruko uharteen izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaoth Dobhair Aldatu lotura Wikidatan