Edukira joan

Patrizio Irlandakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patrizio Irlandakoa

apezpikuen emeritua

455 - 493ko martxoaren 17a
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Armagh (en) Itzuli
Roman Catholic Bishop of Armagh (en) Itzuli

445 - 455
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Armagh (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBritania, IV. mendea
HeriotzaSaul, V. mendea ( urte)
Familia
AitaCalpornius
AmaConchesa
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakezezaguna
latina
Irakaslea(k)Germanus of Auxerre (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jardueraknekazaria, misiolaria, idazlea eta apaiz katolikoa
Ezizena(k)Apostle of Ireland
Santutegia
Martxoaren 17a eta March 17 (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 71620750 Edit the value on Wikidata

Done Patrizio edo Patrizio Irlandakoa (latinez: Patricius, irlanderaz: Padraig; jaiotzako izenaz Maewyn Succat) kristau misiolaria izan zen V. mendean eta Irlandako patroi santua izateagatik da ezagun. Santa Brigida eta San Kolunbarekin batera, Britaniako predikari eta erlijiosoa izan zen eta, ohituraz, Irlandako uhartean kristau erlijioaren sartzailetzat hartzen da.

Maewyin Succat, etorkizunean Patrizio izen kristaua hartu zuenak, Calphurnius-en eta Conchessa-ren (britaniar-erromatar izenak) semea zen. Apostolu eta Irlandako zaindari edo patroi santu izateagatik gurtua da. San Patrizio Eguna martxoaren 17an da, haren heriotzaren egunean, eta mundu osoko irlandarrek ospatzen dute.

Uste zabalduen arabera, uhartearen hurrengo tokietan ibili izan zen santua:

  • Down konderria: Saul edo Sabhall Phádraig eta Downpatrick edo Dún Pádraig

Elezaharraren arabera, San Patriziok hirusta (hiru hostoko landarea) erabiltzen zuen Hirutasun Santuaren dotrina azaltzeko, Jaungoikoaren hiru pertsonen irakaspena alegia: Aita, Semea eta Izpiritu Santua. Istorio hau lehenengo aldiz azaldu zen 1726ko idazki batean, baina zaharragoa izan daiteke. Hala ere, ez dago ebidentziarik osagai hau mundu paganoan existitzen zanik. Edozein modutan, hirusta da San Patrizio Egunaren sinboloa da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]