Doneztebe eliza berria (Esa)

Koordenatuak: 42°37′N 1°12′W / 42.62°N 1.2°W / 42.62; -1.2
Wikipedia, Entziklopedia askea
Doneztebe eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaEsa
Koordenatuak42°37′N 1°12′W / 42.62°N 1.2°W / 42.62; -1.2
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1950

Doneztebe eliza Esa udalerrian XX. mendeko kristiau eliza bat da. Doneztebe eliza zaharra ordezkatu zuen.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria zeharkatzen duen Ledea eta Ezkose arteko errepidearen alboan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950ean René Petit ingeniariak eta Luis Vallet de Montano arkitektoak eraiki zuten. Lehenbiziko harria 1950eko urtarrilaren 22an ezarria izan zen.

Sarerako atearen dobela.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinplanoa doriar ordenako fustedun zutabeez eta abside erdizirkularraz osatutako hiru nabekoa da. Barnealde osoa zutabeetan esekitako egurrezko tribuna batek zeherkatzen du. Hormak luzituak dauzka.

Ebanjelioaren aldeko horman Basianok sinatutako San Virilaren bizitzari buruzko oleo bat ikusgai dago. Erretaula nagusia 1618-1624 artean Gaspar Ramos eta Vitorian Etxenagusiak egindako Orreagako kolegiatako erretaula nagusiaren egokitzapena da. Banku bat eta hiru kaletako bi gorputzez osatua dago, Orreagakoaren erdialdekoari dagozkio, baina honakoak ez dauzka hegalak eta erremateak. Tabernakulu edo sagrarioa antzinako erretaula da.

Kanpoaldean dorre prismatikoa nabarmentzen da, eta haren oinetan Santa Krutz Seroskoan oinarritutako fuste sendoa, kanpaiarentzako erdipuntuko bao bat duela. Atea erdipuntuko arku sotil batek osatzen du, eskuinean hiru arkudun arkupea du, eta haien tarteetan kontrahormak. Sakristia eta kontrahormadun abside erdiziurkularra ditu, eta azken horren gainean kanpai-horma txiki bat. Ebanjelioaren alboan sakristia eta hiru hormek osatutako bolumen simetriko bat dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]