Ledea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ledea
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ledeako bandera

Ledeako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Izen ofiziala Bandera de Liédena.svg Liédena
Alkatea Beatriz Olleta Sánchez
(Aspra, indep.)
Posta kodea 31460
INE kodea 31155
Herritarra ledeatar
Kokapena
Koordenatuak 42° 37′ 16″ N, 1° 16′ 26″ W / 42.621111111111°N,1.2738888888889°W / 42.621111111111; -1.2738888888889Koordenatuak: 42° 37′ 16″ N, 1° 16′ 26″ W / 42.621111111111°N,1.2738888888889°W / 42.621111111111; -1.2738888888889
Ledea hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Ledea
Ledea
Ledea (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 19,02 km2
Garaiera 432 metro
Distantzia 41 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 318 biztanle
% 52,48 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,52
Dentsitatea 16,72 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 6,02
Zahartze tasa[1] % 22,88
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 28,17
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 70 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,93 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 2,36 (2010)
Euskararen erabilera %  0,0 (2011)
Datu gehigarriak

Ledea[2] (Liédena gaztelaniaz) Nafarroako ekialdean dagoen udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 318 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 41 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa ekialdean kokatzen da, Iruñea-Jaka errepidea jarraituta. Leireko mendizerraren lehen maldak udalerrian hasten dira.

Ledeak Irunberrirekin egiten du muga iparraldean, Xabierrekin ekialdean, eta Zangozarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ledeako klima mediterraneo-kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperaturak 12º eta 13º bitartekoak dira eta batez besteko prezipitazioak 600mm eta 100mm bitartekoak, altuera zein den. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, eta, oro har, udaberrian eta udazkenean metatzen dira, izan ere, udak leho samarrak izaten dira. Alde termikoa nahiko nabaria da.

Basoak udalerriaren %3,9 baino ez dira, eta jatorrizko zuhaixkak eta hariztiak ia erabat galdu dira. Nafarroako hainbat udalerritan gertatu bezala, pinu lariziar (Pinus nigra) ugari birlandatu dira XIX. mendetik aurrera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendearen amaieran, lurrak lantzea nahiko zaildu zen, udalerria ibaiaren beste aldean kokatuta, eta zubia erdigunetik urrutiegi zegoela. Horregatik, herritarrak txalupan igarotzen ziren alde batetik bestera. 1847an herriak 632 errealdun eskola zeukan, bideak nahiko kaxkarrak ziren, eta irina ekoizten zuen errota zegoen. Dena den, inguruko herriekin komunikabideak asko hobetu ziren XIX. mendearen bigarren erdian.

XX. mendearen hasieran, porlanezko eta altzairuzko zubi berria eraiki zen Iratiko burdinbidea etortzearekin batera. Trenbideak geltokia izan zuen urte askotan herrian bertan. 1920ko hamarkadan irin fabrika, bi eskola, olioa ekoizten zuten bi errota, eta teileria zeuden herrian. Horrez gain, irakaskuntza eta karitatea sustatzen zituen fundazio bat sortu zuten herritarrek.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ledeako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hogei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,99 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Ledea eta Irunberriren arteko bide zaharraren izena hartzen duen[3] Agrupación Electoral Independiente Aspra herri ekimeneko María Beatriz Lucía Olleta Sánchez aukeratu zuten alkate. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen eta aukeratzeko zeuden zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa. Zuri emandako botoak 56 izan ziren (emandako boto guztien %28,57). Eta baliogabeko botoak hamar izan ziren (emandako botoen %4,85). Abstentzioa %29,21ekoa izan zen.

Ledeako Udala 2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Aspra 140 7

2011n ere Aspra izan zen zerrenda bakarra; 122 boto, 7 zinegotziak eta alkatetza (Olletarentzat berriro) erdietsi zituen[4].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Eskolen Kalea, 2. 2010eko uztailean udaletxe berria inauguratu zuten[5].

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Beatriz Olleta Sánchez Aspra
2011-2015 Beatriz Olleta Sánchez Aspra

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Sanguesina Veloz edo Zangozar Azkarra izeneko autobus konpainiak Ledea Zangozarekin, Iruñearekin eta inguruko herriekin batzen du. Linea nagusiak honakoak dira:

La Tafallesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Ledea eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,40k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak uztailaren 24an ospatzen ditu bere jaiak, eta horrez gain, Corpus Christi egunaren osteko eguna ere jaia da bertan.

Maiatzaren 1ean Abeletxerako erromeria antolatzen da, bertan meza eta bazkaria egiten dira.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ledea "Zangozaldeko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Belengo Santa María eliza eraikin modernoa da, nahiz eta antzinako Erdi Aroko elizaren estilo gotikoko ezaugarriak izan.
  • XVI. mendean eraikitako zubia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ledea Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa