Edukira joan

Dopin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dopina kirolariaren errendimendu fisikoa handitzeko erabiltzen diren substantziak hartzea da, kirol erakundeek debekaturiko substantziak.

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak dioenez, dopina « lehiaketetan errendimendu fisikoa handitzeko helburuarekin, kirolari batek bere organismoa ez dituen substantziak hartzea edo legezkoak diren substantziak, normala ez den moduan hartzea da.».

Tratamendu medikoaren beharra dagoenean, substantzia batek bere naturaren eraginez, aplikazioaren eraginez kirolariaren errendimendua handitzen badu modu artifizialean, dopintzat hartzen da.

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak, debekatuta dauden substantzien zerrenda eta drogak detektatzeko programa garatu dutela argitaratu du, hauek Olinpiadetan ez erabiltzeko.

Dopina historian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dopina gizakiaren historian zehar hainbat alditan erabili da esaterako, gudan, ehizan...

Oso erlazionatuta dago lehiaketako kirolekin. Horregatik, dopina ezin da aipatu kirola ez den gune batean.

Gizarteak ezin izan du bere muga fisikoak eta psikologikoak onartu modu librean. Horregatik gizartea beti formula magikoen bila egon da bere kalitate naturalak handitzeko esfortzu gutxirekin. Horretarako hainbat metodo erabili dira, batez ere medikamentuekin eta janariarekin, hauek gaur egun dopin izenarekin ezagutzen denaren oinarriak kontsidera daitezke.

Dopinaren praktikari buruz hainbat datu historiko daude. Lehenengoko erreferentzia Txinako enperadore baten koadro batek ematen digu, koadro horretan enperadorea ikus dezakegu Ephedra zati batekin ahoan mastekatzen.

Iparraldeko mitologiak kontatzen duenez, Bersekerrek beren indarra gudetan handitzen zuten bufoteninaren bidez, amanita muscaria perretxikoetatik ateratakoa. Kronista grekoek kontatzen dutenez, Olinpiadetan parte hartzen zuten iraupen-lasterkariek eta gudariek, landareen estraktuak hartzen zituzten eta barea kentzen zuten haien errendimendua hobetzeko. Amerikara Espainiarrak heldu baino lehen, Inkek coca hostoak mastekatzen zituzten errituetan, lanetan eta gudetan. 1805etik aurrera kafeina erabili egin da igeriketan, atletismoan eta txirrindularitzan, dopin bezala. Eta hemen dopinaren ondorioz hil zen lehena dugu, Linton txirrindulari frantsesa estupefazienteak hartzearen ondorioz hil egin zen 1866. urtean Paris-Bordele lehiaketan.

Honi, futbolak eta boxeoak jarraitzen diote. 1950. urtean dopinaren kasuak oso azkar handitzen hasi ziren. Horregatik hirurogeiko hamarkadan federazioak eta asoziazioak dopinaren aurkako kontrolak jartzen hasi zituzten.

Debekatuta dauden substantziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak debekatuak dituen substantziak:

  • Estimulanteak.
  • Narkotikoak.
  • Beta blokeanteak.
  • Diuretikoak.
  • Esteroide anabolikoak.
  • Hormona peptidikak.

Gainera doping metodo hauek debekatuta daude:

  • Odol-dopina.
  • Gernuaren alterazio farmakologikoa, fisikoa eta kimikoa.

Eta hurrengo substantziak murriztu dituzte:

Adibide ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substantzia hauek kasu askotan arriskuan jartzen dute kirolariaren bizitza. Gainera taldeko kideei kalte egiten die, taldeko kirol bat baldin bada. Hau adbidez futbolari baten kasua da. Diego Armando Maradona (futbolaria), honek 1994ko mundialean gaixorik zegoelako, efedrina sendatzeko hartu zuen. Kontrol anti-dopin baten bidez harrapatu eta lehiaketatik bota zuten. Nigeriaren kontrako partidan Diegok zelaia utzi behar izan zuen. Zigorra oso gogorra ez izan arren, ezin izan zuen urte batean futbol partida gehiago jokatu. Horrela, Maradonak bere taldeari kalte egin zion, taldearen arima zen eta. Taldeari asko kostatu zitzaion lehenengo fasea igarotzea eta final-zortzirenetan mundialetik kanpo geratu zen. Diego zelaian egon izanez gero, Argentina ziur aski finalera iritsi ahal izango zitekeen.

Floyd Landisek (txirrindularia), 2010ean salaketa publikoak egin zituen Lanceren aurka, 2012ko ekainean EEBBetako dopinaren aurkako erakundeak (USADA) errendimendua handitzeko gaiak kontsumitzea egotzi zion, 2009 eta 2010 urteetan hartutako odol laginak oinarri harturik, hala nola beste txirrindulari zenbaiten lekukotasunak. 2012ko abuztuaren 23an egozpen horien aurka ez zuela gehiago borroka egingo iragarri zuen Armstrongek. Horren ondorio zuzena bide da Lance Armstrong betirako txirrindularitzatik egotzia izatea eta 1988ko abuztuaren 1etik aitzina lorturiko sariak, Frantziako Tourrean irabazitako zazpi tituluak barne, dopatzeagatik galtzea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]