Dorleta Kortazar
Dorleta Kortazar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eskoriatza, 1974ko abuztuaren 21a (50 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ipuin-kontalaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta sindikalista |
Dorleta Kortazar Alkoz (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1974ko abuztuaren 21a) ipuin kontalaria, feminista, sindikalista eta Arrasateko Gazte Bulegoko dinamizatzailea da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizarte integrazio ikasketak egin zituen, Iruñean, 1995ean. Ondoren, gizarte eta kultur suspertzaile formazioa jaso zuen, Eskoriatzako Almen ikastolan, 1996an.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipuin kontalari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipuinak kontatzen dihardu 2014 urtetik. Helduei, haurrei eta nerabeei zuzendutako saioak ditu, eta bertan, berak sortutako ipuinak, tradizionalak eta egile berrienak kontatzen ditu.[2] Euskal Herriko Ipuin Jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu dut, etaErrioxan, Catalunyan, Tenerifen eta Gaztela eta Leonen ere eman ditu saioak. Eta Euskal Herriko txoko anitzetan izan da kontari, kultur etxe eta antzokietan, elkarteetan, ikastetxeetan zein liburutegietan.[3]
Ipuinak direla eta, Dorleta Kortazarrek Berria egunkariko Jone Arruabarrena kazetariarekin izandako elkarrizketan zera esan zuen:
«Ipuinek erakutsi didate bestelako mundu bat posible dela.»[4] «Ipuinek bilakaera bat izaten dute, norberak bilakaera bat izaten duen heinean.»[4]
Ipuinak kontatzea bezainbeste maite du entzutea, irakurtzea eta batez ere ikastea; Estatuko eta Nazioarteko ipuin kontalari erreferenteen eskutik jaso du formazioa. Irakasle izan ditu, besteak beste; Virginia Imaz, Pep Bruno, Estrella Ortiz, Mariasun Landa, Amancay Gaztañaga, Ander Lipus, Marina Suarez, Maika Etxekopar edota Ximun Fuchs.[5]
Ipuin saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helduentzako saioak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 80 Amandre
- Hitzen lapurra
- Ezpain gorriak
- Berba kateatuak
- Muxutruk
- Ispiluak (2023). "Heldu da kontua". Helduentzako Kontalaritza Sarien II. edizioaren irabazleetako bat izan zen kontakizuna.[6]
Haurrentzako saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Egin putz
- Ipuinari tiraka
- Zu eta ni
- Udazken koloretan
- Saharako ipuinak
- Afrikako ipuinak
Ikastaroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikastaroak eskaintzen ditu ipuinak kontatzen ikasteko, Bazen Behin hasiberrientzat eta Atsoen errana da genero ikuskera lantzeko. Formazio saioak ere gidatzen ditu guraso eta hezitzaileei zuzenduta, irakurzaletasuna sustatzeko.
Aurkezle lanetan ere aritzen da.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Dorleta Kortazar: "Luxua da herritarrek egindako bidaietako informazioa eskaintzea" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
- ↑ «Ipuin saioak» Dorleta Kortazar (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
- ↑ «Nitaz» Dorleta Kortazar (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ a b ««Ipuinek erakutsi didate bestelako mundu bat posible dela»» Berria 2024-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
- ↑ «Nitaz» Dorleta Kortazar (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
- ↑ «Dorleta Kortazarren 'Ispiluak' lana 'Heldu da kontua' zirkuituko sarituetako bat da - Eskoriatza» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
- ↑ «Beste proiektuak» Dorleta Kortazar (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dorleta KortazarTwitter
- Dorleta KortazarFacebook
- Dorleta KortazarKontaktua
- Dorleta KortazarInstagram
- Elkarrizkea EITBn: Oso istorio politak ateratzen dira izenaren jatorriaz galdetzean
- Elkarrizketa: Nire amamei buruz egiten dut, baina bereak ikusten ditu norberak Berria, 2021.11.10
- Elkarrizketa: Ipuinek erakutsi didate bestelako mundu bat posible dela. Berria 2024.09.20