Dryocampa rubicunda
Dryocampa rubicunda | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Saturniidae |
Generoa | Dryocampa |
Espeziea | Dryocampa rubicunda Fabricius, 1793 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Astigar gorri, azukre-astigarra, Fagus grandifolia, Juglans cinerea, Haritz, Quercus laevis, Frantses ihar, Lizar-astigar, Astigar zuri, Acer spicatum, Quercus ilicifolia, Quercus nigra eta Quercus velutina |
Zabalera | 43 mm |
Dryocampa rubicunda edo astigarreko sits arrosa Ipar Amerikako sits txiki bat da, Saturniidae familiakoa. Johan Christian Fabriciusek deskribatu zuen lehen aldiz 1793an[1]. Espeziea ezaguna da bere ileak duen artile itxuragatik, eta kolorazio arrosa eta horiagatik. Hori hau izan daiteke oso argia, ia krema kolorekoa. Arren antenak iletsuagoak dira emeenak baino, emeen feromonak aurkitzeko[2].
Ingelesezko izen arruntak dioen bezala, astigarretan bizi ohi dira[3]. Eme helduek euren arrautzak astigarren hostoen behealdean jartzen dituzte, 10 eta 40 arteko taldeetan. Sortzen diren beldarrak hosto horietaz elikatu ohi dira. Populazio oso handiak direnean, beldarrek zuhaitzak hostogabetzen dituzten. Beste Saturniidae familiako sitsek bezala, helduak direnean ez dute jaten[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Alemanez) «ZB Zürich / Ioh. Christ. Fabricii... [439»] www.e-rara.ch (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
- ↑ (Ingelesez) Damele, Alicia. «Dryocampa rubicunda (rosy maple moth)» Animal Diversity Web (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
- ↑ Packard, Alpheus S.. (1893). «The Life Histories of Certain Moths of the Families Ceratocampidœ, Hemileucidœ, etc., with Notes on the Armature of the Larvœ» Proceedings of the American Philosophical Society 31 (141): 139–192. ISSN 0003-049X. (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
- ↑ «Rosy maple moth Dryocampa rubicunda (Fabricius, 1793) | Butterflies and Moths of North America» www.butterfliesandmoths.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).