Dulau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Dulau Gorbeiako mendilerroan dagoen mendia da. 1.152 metroko garaiera du eta Aldamin mendiaren ondoan dago.

Dulau mendiaren magaletan jaiotzen da izen bereko erreka, Arimekortatik datorren errekarekin batu ostean, Zubizola ibaia sortzen da eta Ubidera heltzean, ibai honek Undebe izena jasotzen du.

Igotzeko lekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ubidetik: Zubizolako trokatik igotzen da Dulaura. Zubizolako troka amaitutakoan Arimekortara heltzen da bidea. Handik Zenigortako bordetatik pasatuaz, Gorbeiako bidea hartuta, Dulau mendia zeharkatzen da. Bi ordu eta laurden.
  • Zeanuritik: Lanpreabeko urtegira doan bidean utzi behar da autoa. Handik bidea hartuta, Arimekortara jo behar da. Handik, aurreko bideari jarraitu. Bi ordu eta hiru ordu laurden.
  • Muruatik: Gorbeiako harrobietatik irteten da bidea. Azero mendira doan bidea hartu. Behin mendia pasata, Igiñiger izeneko leporantza jo. Han bidea utzi eta Dulau mendirako azken zatia belarretatik egin behar da. Bi ordu eta laurden.


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.