Euskal Herriko mendiak

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Euskal mendiei buruzko zortzi datu.

Euskal Herria oso herri menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arrokarik garrantzitsuena kareharria da, baina badira beste material batzuetaz osatutako mendiak, adibidez Aiako Harria granitoz osatuak daude.

Euskal Herriko mendirik altuenak Pirinioetan daude, garaiena Hiru Erregeen Mahaia izanik. Mendilerro hori itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igotzen doa, Orhi delarik 2.000 metrotik gaindi dagoen lehenengo mendia.

Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes eta Toloño mendilerroak Kantauriar mendilerroaren parte dira.

Bi mendilerro garrantzitsu horien artean Euskal Herriko arkuko mendiak daude, ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak. Besteak beste, Urbasa, Andimendi, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunteko mendilerroa eta Aizkorri dira horien adibide.

Euskal Herriko mendi altu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Euskal Herriko mendi altu batzuk. Altuenak ekialdean daude, Larrako mendigunean.


izena itsas mailaren gainetiko altuera honako erakunde administratiboan dago koordenatuak irudia
Hiru Erregeen Mahaia 2446 Erronkari 42°55′10″N 0°43′39″W / 42.919411°N 0.7275039°W / 42.919411; -0.7275039
Añelarra 2358 Nafarroa Garaia 42°56′21″N 0°43′53″W / 42.939087°N 0.731288°W / 42.939087; -0.731288
Countendé 2338 Nafarroa Beherea 42°56′59″N 0°42′37″W / 42.949671°N 0.710208°W / 42.949671; -0.710208
Ukerdi 2251 Nafarroa Garaia 42°55′26″N 0°44′57″W / 42.92379°N 0.749151°W / 42.92379; -0.749151
Ezkaurre 2050 Nafarroa Garaia
Huescako probintzia
42°51′15″N 0°50′24″W / 42.85416667°N 0.84°W / 42.85416667; -0.84
Orhi 2017 Zuberoa
Nafarroa Garaia
42°59′23″N 1°00′18″W / 42.989627777778°N 1.0049527777778°W / 42.989627777778; -1.0049527777778
Kartxela 1982 Erronkaribar
Nafarroa Garaia
Zuberoa
42°57′09″N 0°53′18″W / 42.9525°N 0.88833333333333°W / 42.9525; -0.88833333333333
Otsogorrigaña 1923 Zuberoa
Nafarroa Garaia
42°57′27″N 0°55′07″W / 42.9575°N 0.91861111°W / 42.9575; -0.91861111
Barazea 1893 Zuberoa
Nafarroa Garaia
Nafarroa Beherea
42°57′50″N 0°54′21″W / 42.9638937°N 0.9057634°W / 42.9638937; -0.9057634
42°57′49″N 0°54′21″W / 42.963592°N 0.905738°W / 42.963592; -0.905738
Lakhura 1877 Zuberoa
Nafarroa Garaia
42°57′17″N 0°50′13″W / 42.95478°N 0.83704°W / 42.95478; -0.83704
Lapazarra 1785 Nafarroa Garaia 42°55′51″N 0°47′52″W / 42.93083333°N 0.79777778°W / 42.93083333; -0.79777778
Ezkaurretxikia 1769 Nafarroa Garaia 42°51′30″N 0°52′41″W / 42.858403°N 0.878088°W / 42.858403; -0.878088
Kañadaxiloa 1769 Nafarroa Garaia 42°50′20″N 0°51′27″W / 42.838929°N 0.857465°W / 42.838929; -0.857465
Zazpigaina 1768 Zuberoa 42°59′49″N 1°01′01″W / 42.99694444°N 1.01694444°W / 42.99694444; -1.01694444

Pirinioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pirinioak»
Sakontzeko, irakurri: «Larrako mendigunea»
Pirinieok Iberiar penintsula Europatik bereizten dute. Euskal Herria mendilerroaren mendebaldean dago

Pirinioak Iberiar penintsula eta Europako kontinentearen artean kokatutako mendilerroa da. 415 kilometrotan zehar hedatzen da mendebaldeko Bizkaiko golkotik (Ozeano Atlantikoan) sortaldeko Creuseko lurmuturrera (Mediterranear itsasoan) eta erdialdean 150 km-ko zabalera du. Mendebaldeko muturrean Euskal Herria kokatua dago.

Euskal Herriko Pirinioetan, mendirik ezagunenak hauek dira, (altuenak zeintzuk diren ikusteko, ikus Larrako mendigunea):

Lehenengoa, era berean, Euskal Herriko mendirik altuena da, eta Aragoi eta Bearnorekin muga egiten du.

Kantauriar mendikatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kantauriar mendikatea»
Kantabriako mendilerroa

Kantauriar mendikatea Espainiako iparraldean eta Euskal Herriko mendebaldean dagoen mendilerroaren izena da. Kantauri itsasoarekiko paralelo doa, eta 480 kilometroko luzera du. Euskal Herrian Kodesko mendilerroa eta Toloño mendilerroa hartzen ditu bere baitan.

Kodesko mendilerroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kodesko mendilerroa»

Kodesko mendilerroa Araba eta Nafarroa artean dagoen mendilerro bat da. Bere punturik altuena Joar mendia da, 1.418 metrorekin. Bere iparraldeko magalean Kanpezu dago eta hegoaldekoan Aguilar Kodeskoa, Azuelo, Torralba del Rio, Mirafuentes eta Nazar udalerriak daude.

Toloño mendilerroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Toloño mendilerroa»
Toloño mendilerroa Kantauriar mendikatearen ataletako bat da.
Cruz del Castillo eta Larrasa mendien tontorrak

Toloño mendilerroa Arabako hegoaldean dago, eta Arabako Errioxa eta Arabako lautada bereizten ditu. Mendialdea kuadrillako mendiguneak daude mendilerro honetan.

Toloño mendiak 1.263 metroko garaiera du.

Larrasa Toloñoko mendilerroan kokaturik dagoen mendirik altuena da, Arabako hegoaldean, 1.453 [metro]]ko garaiera du. Arabako bigarren mendirik altuena da, Gorbeiaren ondoren.

Palomares Toloñoko mendilerroan kokaturik dagoen mendia da, Arabako hegoaldean, Lagran udalerritik gertu. 1.446metroko garaiera du. Toloño mendilerroko bigarren mendirik altuena da, Arabako hirugarren altuena.

Peña del Castillo Arabako hegoaldeko mendi bat da. Herrialde horretako mendirik altuenetan laugarrena da, 1.432 metro baititu.

Euskal Herriko arkua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko arkua»
Aratz mendia, Araban

Euskal Herriko arkua Pirinioen eta Kantauriar mendilerroaren artean dauden mendilerroek osatzen dute. Altuera ertaineko mendilerroak dira, eta punturik altuena Aitxuri da, 1.551 metrorekin, Aizkorriko mendilerroan. Paraleloak diren bi mendilerro kate ezberdin dira: bata barnealdetik doa, eta bestea kostaldetik.

Aiako harria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aiako harria, eta atzealdean Bizkaiko golkoa.
Sakontzeko, irakurri: «Aiako harria»

Aiako harria Gipuzkoako Oiartzualdea eskualdean dagoen harrizko mendigune bat da. Beste mendi guztiak ez bezala, ez da sortu orogeniagatik, baizik eta granitozko intrusio batengatik.

Hiru haitz nagusiz osaturiko tontor multzoa da:

Lurraldeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]