Ea (ibaia)

Koordenatuak: 43°22′01″N 2°37′19″W / 43.367035°N 2.622026°W / 43.367035; -2.622026
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bizkaiko ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ea (argipena)».
Ea (ibaia)
Motaibai
Geografia
Map
Koordenatuak43°22′01″N 2°37′19″W / 43.367035°N 2.622026°W / 43.367035; -2.622026
KokapenaEuskal Herria
IturburuaEreño

Ea Bizkaiko ibaia da, luzera laburrekoa, Ea herria zeharkatuz itsasadar forman itsasoratzen dena Bizkaiko Itsasoan. Ibaiko bokaleko eskumaldean, Eako portua dago. Itsasgoran bakarrik erabili daiteke portu txiki hau, ur eskasia dela eta[1].

Ea herria ibaiaren alde bietan banatzen da. Alde bata Bedaroako elizatekoa zen XVI. mendera arte eta bestea berriz, Natxitukoa. XVI. mendean sortu zuten herria Bedaroa, Ereño eta Natxituako elizateetako arrantzaleek. 1883an elkartu ziren Natxitua eta Bedaroako herriak Ea ibaian eraikitako zubiei esker[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Ihesi: Ea, zubiek jositako herria» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]