Ereño

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ereño
 Bizkaia, Euskal Herria
Marismas de Gautegiz Arteaga con torre al fondo.JPG

Ereñoko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Busturialdea
Izen ofiziala Escudo de Ereño.svg Ereño
Alkatea Joseba Zarragoikoetxea Zenikazelaia EAJlogo.jpg
Posta kodea 48313
INE kodea 48033
Herritarra ereñoarra
Kokapena
Koordenatuak 43° 21′ 04″ N, 2° 36′ 57″ W / 43.35113795°N,2.61589065623°W / 43.35113795; -2.61589065623Koordenatuak: 43° 21′ 04″ N, 2° 36′ 57″ W / 43.35113795°N,2.61589065623°W / 43.35113795; -2.61589065623
Ereño hemen kokatua: Bizkaia
Ereño
Ereño
Ereño (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 10,67 km2
Garaiera 150 metro
Distantzia 42 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 258 biztanle (2015) — (Green Arrow Up.svg 6)
% 52,38 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,62
Dentsitatea 24,18 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 0,8
Zahartze tasa[1] % 32,32
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 23,26
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,79 (2011)
Genero desoreka[1] % 10 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,57 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 83,59 (2010)
Euskararen erabilera

%

62,9 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.ereno.org

Ereño Bizkaiko barnealdean dagoen udalerria da, herrialdearen iparraldean eta Busturialde eskualdean kokatua. 258 biztanle zituen 2015. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ereño Busturialdeko eskualdearen ekialdean kokatzen da. Gernikatik Lekeitiora doan BI-2238 errepideak herriaren erdigunea zeharkatzen du. Gernikatik 10 kilometrora eta Lekeitiotik 14 kilometrora dago. Herriak, Ibarrangelurekin eta Earekin egiten du muga iparraldean, Gautegiz-Arteagarekin mendebaldean, Ispasterrekin ekialdean, eta Kortezubirekin eta Nabarnizekin hegoaldean.

Ereño, Ereñozar mendiaren magalean dago, itsasoaren mailatik 150 metrora. Mendiei dagokienez, bi gain dira aipagarri Busturrigain mendia (558 m.) ipar-ekialdean kokatua eta Ereñozarreko San Migel (447 m.) ekialdean. Udalerri nahiko menditsua dela esan daiteke.

Orotara lau auzo daude: Akorda-Bollar, Basetxeta-Atxoste, Elexalde-Zeeta eta Gabika. Herriaren erdigunea Elexalde-Zeeta da, San Migel elizaren inguruan sorturiko etxe multzoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi izan dira Ereñoko elizatearen historiaren ardatza, Santimamiñeko kobazuloa batetik eta harrobiak, bestetik. Ereño "Marmolaren hiriburu" ere deitu izan dute, udalerriko harrobietatik ateratzen zen marmol gorriagatik. Marmol hau, mundu osoko eraikin erlijiosoetan eta jauregietan erabilia izan da. Tomas Goikolea historialariaren arabera, Ereño, lehen herrixka, IX. mendean sortu zen eta herriko biztanleak Santimamiñeko kobazuloan bizi izandako lehen gizakien ondorengoak izan litezke.

Nekazari-herria izanik, artoa eta patatak lantzen zituzten bertako biztanleek batetik, eta abeltzaintzan ere aritzen ziren, bestetik. Dena den, harrobiaren ustiaketari esker, nekazaritzaz gain beste jarduera ekonomiko batean ere aritzeko aukera izan zuen herriak, inguruko nekazari-udalerrietan gertatu ez bezala.

1950eko hamarkadatik aurrera harrobien gainbehera etorri zen eta horrekin batera biztanleriaren beherakada. Herritar askok Gernikara eta Bilbora jo zuten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ereñoko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Ereñoko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Joseba Zarragoikoetxea Cenicacelaia da.

Ereñoko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 7
142 (% 70,3)
Bildu
2 / 7
55 (% 27,23)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2007ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 legegintzaldian Ereñoko alkatea Eusko Alderdi Jeltzaleako Juan José Arribalzaga Elordieta izan zen.

Hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:

Ereñoko Udala
Alderdia Botuak Zinegotziak
EAJ 155 5
AE 54 2
PSE-EE 2 0

Garraiobide eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrira ailegatzeko BI-2238 errepidea hartu behar da. Garraio publikoari dagokionez, Bizkaibuseko A3526 lineak Ereño, Nabarniz eta Gernika lotzen ditu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Migel eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Migel eliza Ereñoko eraikin garrantzitsuena da. Herriko harrobietatik ateratako marmolez egina, mendeak igaro ahala handituz joan zen, eredu gotikoa oinarri hartuta. Oraindik ere, aztarna gotikoak daude eraikinean, horma, leiho eta kono itxurako arku batean.

Ereñozarreko San Miguel baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen bereko mendiaren tontorrean kokatzen da eta Ereñoko frontoiaren atzetik eskuinaldean dagoen bidexka batetik heltzen da mendiaren gainera eta baselizara. X. mendetik 1660. urtera arte parrokia izan zen. Baselizaren barruan harrizko sarkofago zahar bat dago.

Mendiaren gainetik eskualdeko eta Urdaibaiko ikuspegi zoragarriaz goza daiteke, inguruko herriak eta Kantauri itsasoa ikusgai direla.

Potoko leizea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potoko leizea Elexaldeko auzoan kokatzen da, hara heltzeko Busturrigain mendirako bide bat hartu, eta, aurrerago, beste bide bat, ezkerrera, hartu behar da. 1935. urtean aurkitua, gaztainondoz eta artez betetako baso txiki baten ondoan dago kobazuloa. Haitzuloak areto handi bat dauka eta bertan eskultura bat eskegita dago. Eskulturak "Ixiltasun Borobila" du izena eta Edu Gordok egina da.

Ereñoar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ereño Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .