Ebanjelio apokrifoak
Ebanjelio apokrifoak | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Ebanjelio apokrifoak kristautasunaren antzinako testuak dira, Ebanjelioen garaikideak edo ondorengoak, non Jesus Nazaretekoaren bizitza eta gertaerak jasotzen ziren baina Elizak ez zizkien benekotasuna aitortzen. Elizaren arabera testu horiek ez zuten Jaungoikoaren «benetako» hitza jasotzen eta ez zuten ere Espiritu Santuaren inspirazioa izan. Ondorioz, testu horiek ez dira Itun Berrian jasotzen, Elizak kanonikotzat ez ditu onartu.[1] Berrogeita hamar baino gehiago dira ebanjelio horiek.
Origenes Alexandriakoak zera idatzi zuen: «Elizak lau ebanjelio ditu; hereseek, aldiz, asko».
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apokrifo hitza antzinako grezieratik dator: από, ‘urruti’ eta κρυφος ‘ezkutatuta’; latin: apócryphus. Jatorriz ‘urruti ezkutatzea’ esan nahi zuen; poliki-poliki ‘ezkutatuta’, ‘iluna’ esanahiak hartu zituen. Hitz horrekin historikoki judaismoaren edo kristautasunaren testuinguruan sortutako erlijio testuen eta idazkien bildumak definitzeko erabili izan da. Terminoa Elizaren lehenengo mendeetan idatzitako libu asko, nahiz eta itxura sakratuaren itxura izan, kanonigoak ez ziren lanak definitzeko erabili zen. Orokorrean liburu heretikoak gisa hartzen ziren.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apokrifo hitzak "ezkutuko" esan nahi zuen hasieran: Jesusek bere ikasleetakoren bati emandako irakaspen sekretua adierazten zuen, alegia. Errebelazio pribatu eta gorde gisa aurkezten zaizkigu, hain zuzen ere, ebanjelio gnostikoak, Egiptoko basamortu azpian bi mila urtez gorderik egon direnak. Gero, ordea, eliza nagusiek liturgian erabiltzen zituzten "idazki sakratuen" zerrendan sartzen ez zirenak "faltsu" eta "heretiko" zirela adierazteko erabili zen apokrifo hitza. Nolanahi ere, lehen mendeetako kristautasunaren aniztasun harrigarriaren lekuko dira. Jesus historikoari buruz, ia ez dute erakusten ebanjelio "kanonikoek" erakusten ez duten ezer. Hala ere, lehen kristau elkarteen teologia eta antolaera nolakoak ziren adierazten dute oso ondo. Halaber, benetako perla literarioak eta espiritualak ere badira tartean.[2][3]
Testuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berrogeita hamar baino gehiago dira ebanjelio horiek. Gehienek Jesusen, batez ere haurtzaroa, eta apostoluen hitzak eta gertakizunak jasotzen dituzte.[4] Asko galdu egin dira edo zatiak bakarrik gordetzen dira. Hona hemen abidide gutxi batzuk:
- San Pauloren ebanjelioa
- San Joanen ebanjelioa
- San Pedroren ebanjelioa
- Maria Magdalenaren ebanjelioa
- Judasen ebanjelioa
- Jose arotzaren historia
- Liber de Infantia Salvatoris
- Markosen ebanjelio sekretua
- Salbatzailaren mendekuaren ebanjelioa
- San Pauloren eginak
- San Joanen eginak
- San Pedroren eginak
Santo Tomasen ebanjelioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garrantzitsuena Santo Tomasen izenean datorrena Goi Egiptoko hilobi batean aurkitu zen. Eskuizkribua bat zetorren IV. mendeko idazki gnostiko batzuekin, baina hau askoz lehenago idatzia zen. Kopto sahidiarrera egindako itzulpena edo egokitzapena da. Santo Tomasen Ebanjelioak ehun eta hamalau «esaera» dakartza, asko Itun Berritik hitzez hitz hartuak, denak Jesusen ahoan jarriak. Izaera gnostiko nabaria dario Ebanjelio honi, eta garrantzi handia du Lehen Elizako heresia hori ezagutzeko.[5]
Euskaratutako testuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ebanjelio apokrifoak izenburupean 2008an, "Erlijioen jakinduria" bilduman, Ibaizabak argitaletxeak edizio bat prestatu zuen (ISBN: 978-84-8394-223-9). Egile desberdinek hartu zuten parte edizioan: Iñaki Ugalde (itzultzailea), Ramon Irizar (itzultzailea eta sarreraren egilea), Jose Javier Pardo (testuen aukeratzailea), Joxe Arregi (laguntzialea), Juan Carlos Landa (diseinatzailea).[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Evangeli apòcrif». L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana.[1]
- ↑ https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/ebanjelio-apokrifoak/batzuk/9788483942239
- ↑ https://www.goodreads.com/book/show/43791451-ebanjelio-apokrifoak
- ↑ http://xxmendea.euskaltzaindia.eus/Corpus/testua.jsp?obra=2108&pb=0023&number=011&egilea=ALONSO%20Juan%20Carlos%20&izenburua=Nazareteko%20Jesus%20&urtea=1989%20&bilduma=%20&formalema=lema&galdera_mota=0&testu_hitza=baino&aurreratua=false
- ↑ https://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c01614/eu_e_0059/e0059.html
- ↑ https://dialnet.unirioja.es/servlet/libro?codigo=386703
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Ebanjelio apokrifoen testuak gaztelaniaz.
- (Frantsesez):Apofriko koptoak.